Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jarri belauniko haren aurrean eta barka eskatu alabarekin izan duzun portaera negargarriagatik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
Bettek berehala eskatu zion barka, baina kaltea eginik zegoen jada. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.
Barka eskatzen dizuet agertu dudan harriduragatik: lohikeria horiek entzuten ditudan lehen aldia da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 120. orr.
Barka eskatu nion Roryri berarentzat zen gutuna ireki izanagatik, eta eskura eman nion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 337. orr.
Damutu egin nintzen egiten ari nintzaionagatik, baina beranduegi zen geratzeko, beranduegi barka eskatzeko, eta, hortaz, aurrera egin nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.
Gertakizun hura lotsa-aldi txikiaren kategoriatik klasikoen mailara [...] igoarazi zuena izan zen Dudley gizajoa barka eskatzeko bezain xaloa izan zela -ezin baldreskeria zorigaiztokoagorik-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.
Bere barka eskatzeko modua zela ulertu nuelako. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 222. orr.
Kapitaina eta marinelak, lehorrean, barka eske aritu zitzaizkion da Ruari, baina berak, artean izuaren irudia gogotik ezabatzeke, ez zien barkatu nahi izan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.
Lehenago ere deitu nion behin, berarekin hain zakarra izan nintzelako barka eske, baina pausatu egin zidan telefonoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.
· (izen gisa) Barka eske isil modura. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.