Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barizela iz eritasun kutsakor ez-larria, larruazalean baztangaren antzeko pikorrak eragiten dituena.
Barizelaren antzeko gaixotasun bat du. Berria - Kirola 2006-03-15
Apirilean [...] Patriziak barizela harrapatu zuen eta astebetez behintzat familia osoaren arreta erakarri zuen, baita aitarena ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 172. orr.
Eskerrik asko ama guztiei gure barizela gurekin konpartitzeagatik. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 55. orr.