Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buztinezko izond buztinez egina dena.

Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daramagu, garbi ager dadin, honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,7

Lucy sei urte lehenago etorri zen bertara, komuna bateko kide gisa, gazte jendeak osatutako tribu batekin: larruzko gauzak eta eguzkitan egositako buztinezko eltzeak saltzen zituzten Grahamstown-en, eta arto-landareen artean dagga hazten zuten, cannabisa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.

Batzuek esango dute aukeran txikia dela, doi-doi pasatzen baititu ehun eta hirurogei zentimetroak, baina bere gorputza leun-leun doa oinetatik buruko ileraino, eta esan liteke alfareroak buztinezko ontzi bat egiten duen bezala izan zela neska hau egina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Asmo berarekin Hego Ameriketako nazio batzuetan hilobiko lau hegaletan buztinezko lau zakur tipi ezartzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 13. orr.

Ezpatarik zorrotzenak astindu dira erraldoi ikusezinaren aurka, munstro horrek, askotan, buztinezko zangoak dituela kontuan hartu gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Paper zaharrak baino lehen buztinezko xaflak eta papirozko oihalak izan ziren idazteko ekai eta duela 4.000 bat urte papiro horietan idatzi zuen norbait kexu zen: Zertaz idatzi behar dugu -zioen- jadanik denari buruz idatzi baita.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 46. orr.

"Bihotz, buztinezko bihotz", dio kanta gogoratuz, "etxe ttiki bat zara...".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.

Gero, pipak erakutsi zizkien; denetarikoak zeuzkan: zurezkoak, buztinezkoak, magnesitazkoak, keak belztuak eta belztu gabeak, antez forratuak zein forratu gabeak, tututxoa anbarrezkoa zuen txibuki bat aspaldi ez zela jokoan irabazia...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

Baina ondo aztertuz gero, buztinezko oinak dituen koloso erraldoia agertzen da; eta hain zuzen oinak buztinezkoak direlako da kolosoa hain handia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 298. orr.

Garai haietako buztinezko taulatxoak eta adreilu itxurako buztin-lauzatxoak badira, orduko esanahiak bilduz, eta bitxia da, aizue, arrats-gorri, goiz argi edo arrats gorri, eguraldi edo mezu beretsua duenik, ordutik ageri dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.

Beste zigarro bat isiotu, zupada pare bat eman eta buztinezko hautsontzian amatatu du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 98. orr.

Tea buztinezko ontzitxo zabarretan zerbitzatuko dizute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus