Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buztanzuri (corpusean ez dago; ETCn 90 agerraldi) izond/iz buztana zuria duena; harri zutetan pausatzen den txori buztan-zuria, zomorroz-eta elikatzen dena (Oenanthe sp.).

Gauez, berriz, lehen hamabostaldian euli-txori beltza izaten da nagusi, eta, bigarrenean, buztanzuri arruntak hartzen du haren lekukoa Nafarroako zeruetan. ETC-prentsa   Berria, 2003-09-17

Gure artean uste baino espezie gehiago bizi dira, besteak beste, kardantxiloak, buztanzuriak, txirriskilak, buztanikarak, kutturlioak, zozoak, buztangorriak, sorbeltzak... ETC-prentsa   Berria, 2009-06-26

Karibeei, aztekei, inkei ebatsi altxorrak zamaturik daramate buztanzuriek ontzia beren kontinentera, egunero ikusi dute konboia, armadak zaindurik, bizi diren miseriaren aitzinetik iragaiten Somaliako arrantzale txirotuek. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-22

Besteak beste, buztanzuriak, kutturlioak eta hontzak ikus daitezke. ETC-prentsa   Berria, 2013-09-06

Enara eta usapalaz gain, antzandobi arrunta, atalarra, argi-oilarra, buztanzuria eta hegatxabala dira benetako beherakada izaten ari diren beste hegazti espezieetako batzuk. ETC-prentsa   Berria, 2014-11-14

Oro har, hamar-hamabi gramo inguru pisatzen duten espezie txikiak dira gehienbat: hala nola euli txoriak, buztanzuriak edo txio horiak, besteak beste. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-08-03

Gainera, onuragarria da objektuei gogoerako etiketa bat baino gehiago ematea, neurri desberdineko kategoriak izendatzeko, hala nola "untxi buztanzuria", "untxia", "ugaztuna", "animalia" eta "izaki biziduna". ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Buztanzuri beltz izeneko Mediterraneo aldeko hegaztien artean, arrek, bi astean zehar lan eta neke handiak hartuta, tumulu altuak eraikitzen dituzte hainbat lekutan, beren pisua berrogeita hamar aldiz egiten duten hartxintxarrak bata bestearen gainean pilatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Besteak beste Tengmain hontza, txori zezena, zata arrunta, zingira-mirotza, mirotz zuria, giloia, okil beltza, kurriloa, itsas arrano buztanzuria, antzandobi txikia, miru gorria, arrano arrantzalea eta zapelatz liztorjalea. ETC-entziklopedia   Almindingen basoa, Wikipedia

Gizakiaren enbarazuez gain, erroiak ("Corvus corax") eta itsas arrano buztanzuriak ("Haliaetus albicilla") beren arrautza eta txitoak jandako kasuak aipatu dira. ETC-entziklopedia   Arrano sugezale, Wikipedia

Buztanzuria, iratxoria edo azpizuria "Oenanthe" generoko passeriformesen izen arrunta da. ETC-entziklopedia   Buztanzuri, Wikipedia

Buztanzuri horia ("Oenanthe hispanica") muscicapidae familia (biologia) familiako hegazti Passeriformes paseriformea da, Mediterraneoa Mediterraneo inguruan bizi dena. ETC-entziklopedia   Buztanzuri hori, Wikipedia

Leku honetan Irlandan bersartua izan den itsas arrano buztanzuriaren ikusketa batzuk izan dira. ETC-entziklopedia   Caherdaniel, Wikipedia

Lurreko faunan orkatz, azeri, basurde, gardatxo eta sugegorriak nagusitzen dira; eta hegaztien artean, arrano beltza, sai zuria, sai putrea, aztorea, eperra, usapala eta buztanzuri arrunta. ETC-entziklopedia   Dehesa de Moncayo parke naturala, Wikipedia

Altzea, oreina, karibua, bisontea, orein mandoa eta orein buztanzuria dira Ipar Amerikan harrapatutako ehiza larriak, non ehiza larri gehiena egiten den gaur egun. ETC-entziklopedia   Ehiza larri, Wikipedia

Altze uhartean, izenak dioen bezala, altzeak eta orein buztanzuriak bizi dira. ETC-entziklopedia   Ekenäs Uhartedia Parke Nazionala, Wikipedia

Itsas arrano buztanzuria ("Haliaeetus albicilla") accipitridae azpifamiliako hegazti harraparia da. ETC-entziklopedia   Itsas arrano buztanzuri, Wikipedia

Hau da, orein buztanzuria edota kanguru gorria, eta baita gizakiok ere, megafauna dira. ETC-entziklopedia   Megafauna, Wikipedia

Orein buztanzuria edo virginiar oreina ("Odocoileus virginianus") Odocoileus generoko animalia da. ETC-entziklopedia   Orein buztanzuri, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus