Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buztandun (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi) izond buztana duena.

Ikusten al duzue zer esan nahi duten aingeru zuriek eta aingeru beltzek, arrano, lehoi edo zezen burudun kerubin eta serafinak, zuen deus, deabru edo demonio aker adardunak eta suge buztandunak, zuen tronu eta domeinuak, zazpi ordena edo mailaketatan ezarriak, planeten zazpi esferak legez. ETC-literatura, saiakera   Pentsamendu ilustratua - idazlan hautatuak II, Kant, Burke, Volney, Cordoncet (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Istant bat lehenago erakutsi zizkidan jantziak erreproduzitzen zuten, ttipian, gerri mehe eta soineko buztandun haiek. ETC-literatura, saiakera   Horrela egiten dute emakumeek amets, Kressmann Taylor (Joxan Elosegi), Alberdania, 2008

Kurios, egoten naiz esperoan, urrun daitezen, eta bitrinari hurbiltzen natzaio: lurrezko plater zabal bat, gorria, Grezia zaharrekoa, plater inguruan barnetik eszena bat pintura beltz eta zuriz pintatua: satira bizardun, ahuntz-buztandun, belarrizutak mahats kolkoen biltzen, jastatzen, saskitaraka bizkarrean eramaten ari, bakantesak dantzaka, edo satirekin ontzietan mahatsaren zangoperatzen. ETC-literatura, saiakera   Fragmentuak, Aurelia Arkotxa, Utriusque Vasconiae, 2009

Tranpolin aldean begirada tinkatu eta igerilekuaren ertz batetik bestera ibiltzen anfibio batzuk antzeman zituen: arrabio azaleko nagusi batek zapaburu buztandun bi ume zeramatzan esku banatatik eutsita. ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

Esku-tan txerrea atxikitzen du, makila zaldi buztandunaETC-literatura, saiakera   Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014

Berdin kartzelen arteko lekualdaketetan, presoz beteriko bagoiak geltokira sartzen zirenean, gorri buztandun eta adardunak ikustearren hurbiltzen ziren familia oso haiek. ETC-literatura, saiakera   Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015

Garai horretan konturatzen naiz, etsimenduz, edozein gibel-handi buztandunek uste duela baduela eskubidea gizon guztien izenean mintzatzeko, gizontasunaz, herri gerlariez, jauntxoez, nagusiez, eta, horrenbestez, baita eskubidea ere, emetasunaren gaineko lezioak emateko niri. ETC-literatura, saiakera   King Kong teoria, Virginie Despentes (Itziar Diez de Ultzurrun), Elkar-Jakin, 2017

Ea hiru buruko eta suge-buztandun txakurrak sartzen uzten dizun, eta gero ateratzen ez". ETC-literatura, saiakera   Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018

Haren hitzetan, bertakoek aipatu zioten bazeudela gizon buztandunak, ilerik gabeko gizonak, baita emakumeak baino bizi ez ziren irlak ere. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-03

Galtzen bada, jokalariak adardunak eta buztandunakETC-prentsa   Berria, 2008-02-19

Halaber azken urte hauetan iduri luke gure herri koxkorrenak hiriak bezenbat izan nahiz ari zauzkigula, karrika guziak zoinek gehiago bezti izarrez edo izar-buztandunez edo berdin itxura guttiko argi-untziez. ETC-prentsa   Herria, 2011-12-22

Madrilen, 13TV kate katolikoan, nafar hezkuntzan infiltratutako irakasle euskaldun, adardun eta buztandunez luze eta zabal aritu ondoren, laugarren xedapen gehigarriaren arriskuaz aritu da. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-22

Gabarra buztandunekin baino ez dugu uretaratzen, listoenetan listoenak garelako, hankartekoa delako gure benetako Gernikako arbola (edo adaxka). ETC-prentsa   Berria, 2016-06-07

Buztandun piztia gisa ere irudikatzen zaitut, baina buztan motzekoa -buztana mozteak animaliei oreka galarazten die-. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-12-23

Adibidez, heltzen ari diren odol-zelula gorrietan, ia hemoglobinaren globina zatia baino ez da ekoizten; globinaren RNAm-a da, beraz, zitoplasman dagoen poli-A buztandun RNAren %-50-90. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Brikolaje eta zurgintzan erabiltzen dira hainbat atazatarako: artekaketak egiteko; mihiztadurak edo miru-buztandun juntak; ateetan bandak edo sarrailak kokatzeko beharrezkoak diren kajeatuak; eta molduren antzeko profilak. ETC-entziklopedia   Fresagailu, Wikipedia

Lobulu buztanduna edo Spiegelen lobulua: lobulu karratuaren atzekaldean kokatzen da eta aurrealdetik gibelaren hiloak, ezkerraldetik zain-lotailuak eta eskubialdetik beheko kaba zainak mugatzen dute. ETC-entziklopedia   Gibel, Wikipedia

"Zaldi buztandun bufaloa" edo "idi marmartia" esate baterako. ETC-entziklopedia   Jak basati, Wikipedia

Gaur egun bi talde handitan sailkatzen dira, buztandunak eta buztanik ez dutenak. ETC-entziklopedia   Lurraren historia, Wikipedia

Entrenamendua amaitzean, Naruto herrixkara itzultzen da, Akatsuki izeneko erakunde misteriotsu bat, buztandun bederatzi piztia bijing boteretsuak harrapatzen saiatzen denean. ETC-entziklopedia   Naruto, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus