Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buztanbeltz (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi) izond/iz buztana beltza duena; bisiguaren itxurako itsas arraina (Oblada melanura); hegazti paseriformea (Cercomela melanura).

Buztanbeltzaren patua komuna da. ETC-literatura, saiakera   Amorruaren ume, Jim Thompson (Miel Anjel Elustondo), Igela, 2009

Ura bularreraino, barbarintxoak, partxemikiak, buztanbeltzak eta dontzeilak sentitzen genituen, eta haitzarteetan maritalakoak eta itsas trikuak batzen genituen, aztertzeko. ETC-literatura, saiakera   Zazpi orduak, Miren Agur Meabe, Elkar, 2010

Itsas zaldiak, dontzeilak, txilibituak, muxarrak, buztanbeltzak, itsas sugeak, hondarretako ermitauak, itsas belarriak, uretako krabelinak eta bitxiloreak... ETC-prentsa   Berria, 2006-06-27

Edo urpeko buztanbeltzak izutzera jolastea, beste zereginik gabe. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-27

Hegaztien artean aipatzekoak dira; Paita arrunta, itsas mika, txirri iluna, txirri arrunta, kuliska buztanbeltza, kuliska gorria, kurlinta handia eta harri-iraularia. ETC-entziklopedia   Belfast aintzira, Wikipedia

Buztanbeltza ("Oblada melanura") Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena. ETC-entziklopedia   Buztanbeltz (arraina) , Wikipedia

Buztanbeltz ("Cercomela melanura") Muscicapidae familia (biologia) familiako hegazti paseriformea da, iparraldeko Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Arabian bizi dena. ETC-entziklopedia   Buztanbeltz (hegaztia) , Wikipedia

Kuliska buztanbeltza ("Limosa limosa") scolopacidae familiako hegazti Charadriiformes zangaluzea da. ETC-entziklopedia   Kuliska buztanbeltz, Wikipedia

Muxar buztanbeltza ("Diplodus annularis") Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena. ETC-entziklopedia   Muxar buztanbeltz, Wikipedia

Txolarre buztanbeltz "Passer melanurus". ETC-entziklopedia   Passer, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus