Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buruzgain (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi) iz buruaren gainetik; ahalen gainetik.

Lotsagabe igo zen sarera, eta Hewitti ez zitzaion beste ideiarik etortzen tenisaren historiako jokalaririk garaienetakoa buruzgain pasatzea baino. ETC-prentsa   Berria, 2003-06-25

Olaizolak eta Belokik buruzgain pasatu zuten Lekuindarra partida osoan, eta Xalak ezin izan zuen errematerik gozatu. ETC-prentsa   Berria, 2004-07-10

Horren aurrean Titinek ez zuen airez sartzerik lortu, Pascualek ez zuen arazorik izan errioxarra buruzgain pasatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2004-08-29

Kontrarioek eurek horrela esanda, gainera: Zeberio buruzgain pasatu, eta Urrutia noiz lehertuko jokatu. ETC-prentsa   Berria, 2005-01-15

Garaipena behar zuten txapelketan aurrera egiteko aukerekin jarraitu ahal izateko, eta Ezkurrari pilota buruzgain jartzen asmatzen ari ziren. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-07-10

Behartu gabe, goiko losak bilatu, pilota baztertu eta Capellan buruzgain pasatzea izan zen bere lana. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-07

Arantzazu Narbaiza andrea, zu, horren bizirik zauden hori, pixka bat zirikatuko zaitut, buruzgain eta guzti. ETC-prentsa   Goienkaria, 2001-01-19

Oso erabilgarria da buruzgain soldatu behar denean airea baino arinagoa denez bertan "flotatu" egiten du beste zenbait gas astunago "ondoratu" egiten direlarik. ETC-entziklopedia   Helio, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus