Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baliteke, baina egia esan EEBBetako politikari eta burupeek ere inperioaren diskurtsoa maneiatu dute. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 122 zbk., , 2001 - urtarrila-otsaila
Ehoiz enau asmu moralak enganatu: hunarano ene bihotzean bere garbitasuna atxikia du hari konfienxia osoaren eman ahal ukaiteko, eta ene eginarako tirrien aitzinean ixilik baldin badago batzuetan, orhoitzapenetan burupea hartzen du beti. ETC-literatura, saiakera Ibiltzale bakartuaren ametsekeriak, Jean-Jacques Rousseau (Jean Baptiste Orpustan), Atlantica, 2007
Kontsulak Ingalaterrari on zeritzon eta bazitekeen gaztetan atxiki izana -nahiz eta hura zalantzakoa zen, jokaera areago zelako frontean borrokatzen ez zirenen burupea- arerioaren aurkako herri gorroto zabalduari. ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Zein buruperekin, zoologikoa bere bizitzaren ardaztzat zeukan Ian Zachary zaintzaile bihozberari? ETC-literatura, saiakera Marlboro gizona, Mikel Zubeldia, Alberdania, 2012
Vienako Kongresuak legitimitatearen printzipio Antzinako Erregimendarra berrezarri du; Errege Boterearen zuzena eta burupea zerutikoa da, ez dago herriaren subiraniarik gehiago eta ez nazionalitateen printzipiorik. ETC-literatura, saiakera Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014
Ez ziren zuzeneko hankasartzeak izan, ikaste prozesuan, zuzendariaren burupe handiago baten faltan, musika zirrikitu oro argi sakondu ez delaren ondorioa baizik. ETC-prentsa Berria, 2008-08-19
Euskarak, hedatzeko, edozein hizkuntzak bezala, inguru apropos bat behar du, eta gaur egun, herri euskaldunetan izan ezik, ez du burupe hau gozatzeko aukerarik izaten. ETC-prentsa Egunkaria, 2003-01-03
Osabak teologia gaietan gorengo eta itzal handiko zelarik, lagundiko Agintarien aurrean eta are Erromakoen aurrean begiramen eta burupe izugarria. ETC-zientzia, zuzenbidea Hamaika euskal literato eta Jainkoa, Sebastian Gartzia Trujillo, EHU/UPV, 2016
Zeren, halatan eta harekin batean, ibiliko den leku guztietan, burua gora ekarriko du, burupe izanen du eta nehoren guti beldurrik, jendartera bere begitartea ausarki aterako du. ETC-zientzia, zuzenbidea Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Zeren, halatan eta harekin batean, ibiliko den leku guztietan, burua gora ekarriko du, burupe izango du eta, inoren beldurrik gabe, jendartera bere begitartea ausarki aterako du. ETC-zientzia, zuzenbidea Gero euskara xumean, Patxi Salaberri Muñoa, UEU, 2017
Zer burupe, zer pribilejio, edo abantail duzu zuk orai, ifernuan daudenek bere denboran zuten baiño gehiago, baldin hek bezala bizitzen bazara, ez hek bezala haratzeko, edo handik eskapatzeko? ETC-zientzia, zuzenbidea Axular eta Gero Patxi Salaberriren pasio, Askoren artean, EHU/UPV, 2018
Burupeak laster amaitu ziren Báb-en mezuaren alde azaldu zenean. ETC-entziklopedia Bahá'u'lláh, Wikipedia