Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burupean adlag buruaren azpian.

Hilotzik lur hotzean, bai, hilotzik lur hotzean; burupean belar guri, harria zangopean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 169. orr.

Ez daude antzina eroritako heroiekin, beren armaz horniturik Hilen Egoitzara jaitsi zirenekin; hauei ezpata burupean eta babeskia bular gainean jarri zizkieten. Heroi hauek ere bizidunen artean izu-ikara ezarri zuten.  Elizen arteko biblia   Ez 32,27

-Agur, Fiume! -esaten zuen Ninik besoak burupean gurutzaturik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.

Kamainan etzanda zegoen mutila, jantzita, eskuak burupean, sabaian itsatsia zeukan Sidney hirian begiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 222. orr.

4 Nabaria da ere, asmo horretan ez zaituztela gabeziak ikaratzen, 5 zeruko Senarraren ezker besoa burupean baituzue, karitate arautu baten bidez espirituaren legepera makurtua duzuen zeuen gorputz ahulari eusteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1207. orr.

Hala bada, behin amaitu zutelarik, Badr al-Dinek ezker eskua burupean ezarri zuen eta neskak ere horixe bera egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus