Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burujope (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi) iz harrokeria; harropuzkeria.

Burujope hauei erantzuten diete Hugoren meditazioek, Europaren esentziari buruzkoek lehenbizi eta herrien bizitzari buruz historian hurrengo. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 138 zbk., , 2003 - iraila-urria

Itzulpenean ikusten aritu garen Bückeburg-eko "exilio" garaiko Historiaren filosofia bat baita ere izkribua ("Auch eine Philosophie der Geschichte", 1774) panfleto bat da nahi bada -berak hala iritzi dio geroago-, agresiboa garaikide ilustratu gogobete putzekin, burujope osokoak munduan inon eta inoizko arorik bertutetsu, jakintsu eta zoriontsueneko haurrak suertatuak zirela berak. ETC-literatura, saiakera   Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi, Elkar, 2007

Jamesek eta pragmatismoak zurkaiztuko dute filosofikoki eta filosofiari berari buruz halaber, Nietzschek "egia" filosofiko nahiz zientifikoaren burujope metafisikoak oro mailuka zirtzikatzen zituen bitartean. ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

Metafisika ez da zientzia, haren burujope okerra izan da hori; baina izan daiteke, eta izan behar du, pentsaketa. ETC-literatura, saiakera   Filosofia eta poesia, Askoren artean, Jakin irakurgaiak, 2011

Historialariek Habermasi ikerketa historikoaren arazo bati arrazoi filosofikoekin erantzuteko burujopea kontrajauki diote, eta berriro erantzukizunera eta kontzientziara itzuliz, ikerketaren ordez "moralismo historikoa" praktikatzea. ETC-literatura, saiakera   Barkamena, kondena, tortura, Joxe Azurmendi, Elkar, 2012

Esaustibo izateko burujope porroskarik gabe, hona adibide batzuk. ETC-literatura, saiakera   Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014

Nazioa bera eta bera bakarrik izateko Estatu moderno demokratikoaren burujopeak gaizki eramaten du bestelako edozein azpitalderen nazio kontzientzia propiorik, eta estigmatizatu eta erroiztu egin gura izaten dizu hori, hala nola naziotasun aitortza edo nazio-estatu propioa gura luketen euskaldunen eta amazigen aspirazioak. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 207 zbk., , 2015 - martxoa_ apirila

Erabat Hegel-en aurkako jarreran kokatzen da -Marx bezala, eta aldi berean oso bestela-: Kierkegaard, bizitza sistema batean atzemateko burujopearen erabat aurka funtsean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Txillardegi lagun-giroan, Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Patxi Salaberri, Pilartxo Etxeberria (arg.), UEU, 2000

Lescarbot, etab.575 XVII. mendean jada hizkuntza unibertsala bera izateko burujopearekin ari da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, Joxe Azurmendi, UEU, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus