Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burugin (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) izond ongi bizitzen zalea dena; berekoia.

-Neska burugina, hartzen ez badizu, ahaztu egin zaiolako da; baina emadazu niri hori pernilori, emadazu niri hori antzarori, erantsi iezazkidazu horiek sozizonoriek: nik gordeko dizkiot. ETC-literatura, saiakera   Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007

Self-made (wo) man: bere arrazoiak eta bere zoroak bultza eginik, bere buruarekin buruz buru jardunik, aurrera atera dena; burugina bezain burutik egina. ETC-literatura, saiakera   Arrazoia ez dago edukitzerik, Iņaki Segurola, Alberdania, 2012

Hormarte maiztu baina higieniko horretan, Broadway-ko, eta baita Bosgarren Etorbideko, festazaleen ordezkaritza ņabar bat aurki daiteke: koruko nesken nahaste-borraste zaratatsu bat, unibertsitateko ikasleak, debutanteak, buruginak, lilitxoak. ETC-literatura, saiakera   Plazeraren gau ilunekoak, Francis Scott Fitzgerald (Garazi Arrula / Iņigo Roque), Elkar, 2014

Inperioek eta erregeek jostetan segitzen zuten, lehen bezain burugin, eta zuzendariari otu zitzaion benetako egunkari bat hogeita lau ordurik behin atera behar litzatekeela, eta mendialdeko estazioetako guztiek, iji eta aja, zera zioten: "Jainko maitea!". ETC-literatura, saiakera   Errege izatekoa zen gizona, Rudyard Kipling (Iņigo Roque), Denonartean, 2015

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus