Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burrundaran adlag burrunban.
Deba eta Mutriku aldetik zetozela esaten hasi ziren batzuk, ikusi balituzte bezala, eta denak arineketan eta burrundaran. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 72. orr.
Gero, autoa hartu, eta, semeari gustatzen zaion burrundaran, klinikatik jaitsi ginen, bost urteko errebisioa egin gabe. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 46. orr.
Zubia beheraxeago zegoen, etxearen parean, eta hara zihoala oroitzapenak burrundaran ibili zitzaizkion buruan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 264. orr.