Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burlaizezko izlag burlaizez egindakoa.

A ze esanguratsuak elkarri zuzentzen dizkieten begirakuneak, burlaizezko zirimolaren erdian!  Berria - Kultura   2006-01-03

Lehen oso espresio satirikoa izaten zenuen, burlaizezkoa, baina orain ez; geroz eta aurpegi gozoagoa ari zaizu jartzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Aitak, alaba bezala larritu ordez, burlaizezko apo-irri batez begiratu zion kalesa inguruko jendeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

-Hori gizon xelebrea! Tea edan, eta sabel zorroa hotz -esan zuen, burlaizezko irri labur batekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Handik puska batera, Charlie irten da eskolako patiora, galtzei tiraka, eta burlaizezko irribarre bat egin du eguzki-argitan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.

Tomek barre egin zuen iruzkin horrekin, baina sumatu nion aldi berean gogaitzen ari zela pixka bat txantxazko eta burlaizezko nire doinu harekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus