Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Diamantetzat al daukak nire ametsa? -galdetu nion burlaizez, adiskideak bai baitzekien ametsak ez ditudala oso gogoko literatur material gisa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
Eta burlaizez jarraitu zuen Malfoyk: Harry Potter ospetsua ezin da liburu-denda batera ere joan arreta bereganatu gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.
-Indarra hartzeko aukera eman behar zaiok gauean lanean ibili denari... -erantzun zidan, burlaizez. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.
Z (burlaizez) .-Susmoa dut, ordea, ez zinetela deliberatu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.
Peppone ere baimenik gabe ehizan ari zen bazter haietan eta berak ere erbi polit bat zeukan zorroan, eta orain burlaizez begiratzen zion On Camillori. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
-Bere herrira bidali dut, ez baitugu haren beharrik, Joanes maitea, nire lagunik zintzoena -erantzun zuen alkateak, Joanesentzat ere nabaria zen burlaizez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 183. orr.
Zenbait andereñok, lekuaren pitoreskotasunarekin zoraturik, aita potzoloak hotelean postalak idazten dituen artean, herri zaharreko portaleko eskailerak igotzen dituzte, hiriko bi kale nagusiak korritu, eta erromantikoak iruditzen zaizkien lekuen eta apretagile taldeen argazkiak egiten dituzte, eta haiek burlaizez uzten diete argazkiak ateratzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.
Brigada hurreratu zitzaion, burlaizez; beste bira bat egitera bidaltzeko asmoz ireki zuen ahoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.
-Egun batzuk barru ikusi behar nola sartzen diren -esan zuen Aracilek burlaizez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 26. orr.
-Lurraren gainean ez da neskatila bakar bat ere geratuko -iragarri zuen burlaizez. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.
-Kantarik Ederrena interesatzen zaik orain? -esan zidan burlaizez, hatz batez liburuko orrien ertzak korrituz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.
Amak, burlaizez, galdegin zion: Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 44. orr.
Antropologoak, burlaizez, jarraitzeko eskatu zion. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 165. orr.
Gaur eguerdian Margotek zein gutxi jaten duen esaten hasi da berriro Van Daan jauna: "Itxura zaintzeko, seguru", jarraitu du, burlaizez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 94. orr.