Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Vatinio gorte hartako ikuskizunik lotsagarrienetarikoa izan zen: zapatari baten tailerrean hazia, gorputzez okerrra eta bufoikeriei emana, lehenik burlagarritzat hautatu zuten, eta gero, jende zintzoa salatuz, hainbesteko botereaz jabetu zen, ezen eraginez, diruz eta txarrerako indarrez gaiztoak ere gainditzen baitzituen. ETC-literatura, saiakera Analak eta Historiak II, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Burlagarria zen, baina, halere... baten batek eman ote du noizbait arrazoi onen bat azaltzeko zergatik ezin diren ona eta txarra, halere, sinpleago bereizita egon? ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Gaur egun burlagarria iruditzen zaio zoriontsua izan daitekeela pentsatze hutsa; Mari Tereren ile liso eta arina, aldiz, orduan bezain txundigarria da oraindik haize firuak eragiten dionean. ETC-literatura, saiakera Ileak uretan, Josu Penades , Alberdania, 2012
Burlagarria litzateke ez balitz funtsez arriskutsua eta nekezian diren jendeen kriminalizaziorako politika egitasmo baten adierazgarri. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-06-09
Hotz dardara batek kolpatzen nau, batez ere emakumeona izan den eskakizun baten aurrean instituzioek zein nolako erantzun burlagarria jaso duten ikustean eta nire familiarekin zenbat diru inbertitu duten pentsatzean. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-04-18
Antzerkigile frantziarra bereziki trebea izan zen bere gizartearen gaitzak deskribatzen eta gaitzok arketipo burlagarrietan pertsonifikatzen. ETC-prentsa Berria, 2016-01-19