Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burgoiki (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) adlag era burgoian. ik harroki.
Aipatzen ari naiz giza espeziea bitan banantze hori: bata irakastera destinatua, bestea sinesteko egina; bata jakiteaz harro den hori burgoiki ezkutatzen, bestea errebelatu gura diotena errespetuz jasotzen; bata arrazoimenaren gainetik ezarri nahirik, besteak umilki bereari uko egiten, bere burua gizateriaren azpitik ezarriz, beste gizaki batzuengan amankomunean duten naturaren gainetik pribilegio batzuk onartzen. ETC-literatura, saiakera Pentsamendu ilustratua - idazlan hautatuak II, Kant, Burke, Volney, Cordoncet (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Bartzelonan eta pisukide italiarrarekin bizita, ez da erraza edozein txapa burgoiki luzitzeko adina meritu pilatzea. ETC-prentsa Berria, 2018-11-27