Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta koroaren burestunean berba hauek zeuzkan idatzirik: "Goibel, justizia eguna arte". ETC-literatura, saiakera Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007
Pentsa ezazu norbaitek esaten duela: ongi ezaguna zaigun hitz bakoitzak, liburu batekoak, adibidez, dagoeneko burestun bat dauka gure gogoan, ahulki iradokitako erabilpenen 'argi-koroa'. ETC-literatura, saiakera Tratatu logiko-filosofikoa, Ludwig Wittgenstein (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Bere txima nastuak mats-ostozko burestun batean sartu zituan, irripar egiñaz Vincenteri. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Goizeko eguzkiak, luzaro lanparen argia marguldua zuenak, haren bizar gorriari eta begi itsu hondoratuei dirdirarazi zien; dirdirarazi, orobat, turkesa landugabez apainduriko urrezko burestun gotor hari, zeina Carnehanek astiro paratu baitzuen bere loki uspelduetan. ETC-literatura, saiakera Errege izatekoa zen gizona, Rudyard Kipling (Iñigo Roque), Denonartean, 2015
Koroa, batzuetan buruntza edo burestuna, eraztun formako apaingarria da, buruan ezartzen dena, bereziki agintaritzaren ezaugarri dena. ETC-entziklopedia Koroa, Wikipedia