Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta 11 kilo plutonium-238k elikatutako bultzagailu azkar batek hurbilduko du helburu hartaraino. ETC-literatura, saiakera Horretaz, Txillardegi, Elkar, 2007
Ondo asmatutako tresna da, bultzagailu batez mugitzen dena. ETC-literatura, saiakera Segundorik luzeena, Bil S. Ballinger (Xabier Olarra), Igela, 2009
Harvey andereñoa bultzagailu batek eraginda bezala zutitu zen Sukhvinderren mahaiaren ondoan, lotsatuta eta izuturik. ETC-literatura, saiakera Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012
Mercedes motorrek dominatu zuten saioa, lehen zazpi lekuetan sartu baitzituzten sei bultzagailuak. ETC-prentsa Berria, 2009-09-13
Hor ere eta pentsa daiteke bertze kiroletan bezala dirua da errege eta diruaren irabazteko bat hasten da xikanatzen, bertze batek segitzen du eta, azkenean, gehienek hartzen dituzte bultzagailuak. ETC-prentsa Herria, 2006-07-06
Europako historiaurreko arku tiro eta bultzagailu lehiaketa egingo da asteburuan Donamartirin. ETC-prentsa Berria, 2013-09-26
Puntuak jaso beharrean, azagaiak jasoko dituzte taldeek: azagaia antzinakoek ehizatzeko erabiltzen zuten bultzagailua da. ETC-prentsa Berria, 2014-06-28
Esate baterako, sua egurrarekin egiteko teknikak, historiaurreko labarretako artea, ehizarako bultzagailu bidezko gezi jaurtiketa eta beste erakutsiko ditu Suhar taldeak, Frogatu Historiaurreko bizimoduaren esperientzia tailerrean. ETC-prentsa Berria, 2015-07-12
Bultzagailua eta azagaia erabiliko dituzte gaur, eta arkua eta geziak bihar. ETC-prentsa Berria, 2016-06-04
Egurrarekin sua egiteko teknikak eta ehizarako bultzagailuzko gezi jaurtiketa ikusgai egongo dira, baita suharrizko tresnen lanketa ere. ETC-prentsa Berria, 2016-07-10
Historiaurreko arku eta bultzagailuen tiro txapelketa egin zuten joan den asteburuan San Adrianen. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-07-12
Elkarrizketaren pizgarri edo bultzagailua, ezagutzen den informazio edo albiste baten bilaketa da. ETC-zientzia, zuzenbidea Irratibidearen barrunbean zehar, Gorka J. Palazio, UEU, 2000
Ordura arteko azkon puntadunak bultzagailuak (propultsatzaileak) erabiliz jaurtiko ziren ziurrenik. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Honela, Paleolitoko arte higigarria dago, non, esate baterako, plakatxo grabatuak, paleolitoko Venusak, apaingarriak eta arpoi, azagaia eta bultzagailu apainduak dauden. ETC-entziklopedia Arte higigarri, Wikipedia
Azagaia arma jaurtigarri primitibo eta arin bat da eskuarekin (xabalina bezala) edo bultzagailu baten laguntzaz jaurtitzen dena. ETC-entziklopedia Azagaia, Wikipedia
Bultzagailua edo atlatl (nahuatleraz: "ahtlatl") jaurtigaiaren (azagaia, lantza) hasierako abiadura handitzeko erabiltzen den tresna da. ETC-entziklopedia Bultzagailu, Wikipedia
Azagaiari abiadura handiagoa emateko bultzagailua erabiltzen zuten. ETC-entziklopedia Madeleine aldia, Wikipedia
Pieza ezagunenetako batzuk ditugu elur-orein adar batean landutako zaldiaren aurrealdea, irrintzika dagoen zaldi baten burua eta "Faon aux oiseaux" ("Txorien oreinkumea"), 1936an Saint-Just Péquartek aurkitutako bultzagailu ederra. ETC-entziklopedia Mas-d'Azil (leizea) , Wikipedia
Erregaia agortzean, bultzagailuak itsasora erori ziren, eta han berreskuratu ahal izan zituzten. ETC-entziklopedia Txikipedia: Espazioaren esplorazioa, Wikipedia