Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bulkatze (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi) iz bultzatzea.

Jatorrizko bulkatzeak, beraz, bilakaerazko aurreratze dibergenteak izan ditu, azkeneraino banaezin iraun ordez. ETC-literatura, saiakera   Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Ondare kultural hori lurraldearen berezko hizkuntza bizia baldin bada, komunikazio tresna alegia, begi bistakoa da neurri baliagarri bakarra hizkuntza horren erabilera bulkatzea dela. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 135 zbk., , 2003 - martxoa-apirila

Hatzak modu eta abiada egokian mugitzen ikastearekin batera, hitz haiek ulertzea, neureganatzea eta notak hatzen indarrez baino hitz haien hatsez bulkatzea ere musikaren ezaugarri bat zela jakin nuen, hain zuzen ere beste eremu batera ninderamana. ETC-literatura, saiakera   Gauza txikien liburua, Pako Aristi, Erein, 2004

- Nahiz bortu gainetako elurrak balakatuz hozteko arriskuan dagoen, hegotik buhatzen duen aire beroa, ez da hatsa bulkatzetik gelditzen harik eta zeruaren izkinetarik azken euri-laino mehatxugarriak eten, desegin, menperatu eta ehizatu arte. ETC-literatura, saiakera   Zeruetako erresuma, Itxaro Borda, Susa, 2005

Atea ez zen ongi ixten, eta aski izan zen pixka bat bulkatzea ireki zedin; sartu, eta igogailua hartu zuen. ETC-literatura, saiakera   Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri (Fernando Rey), Igela, 2011

Emilek, ordea, guztiz kontrakoa egiten du, badirudi besoen ardurarik gabe doala lasterka: haien bulkatze konbultsiboa goregitik hasten da, higidura bitxiak egiten dituzte, batzuetan altxaturik edo atzerantz jaurtirik, dilindan edo imintzio zentzugabeetan bertan behera utzirik, eta sorbaldak ere inarrosika doaz, ukondoak ere goregi altxatuak, zama pisuegi bat balerama bezala. ETC-literatura, saiakera   Lasterka, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2011

Uhin geldikor, bulkatze atmosferiko, distiratze eta fluoreszentzia istorio ilun bat, beraren ustez benetako arazoa konpon lezakeena, eta lasterka doa estatu nagusiari erakustera. ETC-literatura, saiakera   Tximistak, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2012

Tarteka lagunaren gainean esertzen zen eta hark, gurpilak bulkatzetik landutako beso gihartsuekin, besarkatu egiten zuen. ETC-literatura, saiakera   Orpoz orpo, Ernesto Prat, Txalaparta, 2014

Ez dugu lortu euskaldunak ez direnak euskalduntzera bulkatzeaETC-prentsa   Berria, 2003-10-14

O. atxilotu zuten, 35 urteko gizona, bikotekideari bi ukabilkada eman eta hormaren kontra bulkatzeagatikETC-prentsa   Berria, 2007-11-01

Datozen urteotarako proposatzen du Estatutua "agortu arte bulkatzea", ondoren Estatu Federalaren eraikuntzari ekiteko. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-13

Lasak proposatu zuen bakearen baloreak bulkatzea "gizarte justuagoa egiteko". ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-28

Euskara Departamentukideek irakurzaletasuna bulkatzea dute helburu, eta ez inor adoktrinatzea. ETC-prentsa   Berria, 2018-02-08

Diru kontuak, murrizketak bulkatzea, sakelak beteak dituztenen kontuak dira. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2013-06-21

Ur-hornidurarako ponpen bulkatze-hodietan jarritako balbula guztiak euste-balbulak izango dira, ura bat-batean etetean ahari-kolpeak, handiagoak edo txikiagoak, sortzen baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Karelez kanpoko motorra eztanda-motor bat da, itsasontzi baten kanpoaldean instalatzen dena, eta Helize (mekanika) helize bat izanik, hura bulkatzea eta zuzentzea ahalbidetzen duena. ETC-entziklopedia   Karelez kanpoko motor, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus