Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bulkatzaile (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi) iz bulkatzen duena. ik bultzatzaile.

Trufaz atera ziren ziegatik bulkatzailea eta begiralea. ETC-literatura, saiakera   Gure Jerusalem galdua, Aingeru Epaltza, Elkar, 2013

Bulkatzaile da naturalki, bide berriak ireki ditzake, ekintza franko hasi, baina politika bat ezin da gazterian finkatu, hain zuzen biziko une iragankorra delakoz. ETC-literatura, saiakera   Enbataren zirimolan, Daniel Landart, Elkar, 2013

Ni eta bertze inor izan zedin nire joan-etorri, erabaki, eta laprastekoen erantzule eta bulkatzaileETC-literatura, saiakera   Larremotzetik, Hasier Larretxea, Erein, 2014

Nafarroako Auzitegi Nagusiak Telleriako egitasmo urbanistiko-espekulatzailea gelditu ondoren, enpresa bulkatzaileak Nafarroako Gobernuarekin zuzenean tramitatu nahi du proiektua Udalez Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) erabiliz, Gartzaingo herria eta Baztango Udala zein Batzar Nagusia bazter batean utziz. ETC-literatura, saiakera   Telleria eta gero, zer?, Ernesto Prat Urzainki, Elkar, 2017

"Kohetea jaurti eta minutu gutxira bulkatzailetik askatu da Giove-A, bere bidea egiteko", esan zuen atzo Baikonurko kosmodromoko bozeramaile batek, kohetea jaurti eta gutxira. ETC-prentsa   Berria, 2005-12-29

Lokarriak bulkatzaile elektromagnetiko bat du, eta, Lurraren eremu magnetikoarekin elkarreraginez, satelitea Lurrera erakartzen du pixkanaka. ETC-prentsa   Berria, 2014-04-02

Aroztegiako bulkatzailea Palacio de Aroztegia SA enpresa da eta bertan, Caixa Galiciak, orain NovaCaixaGaliciak parte hartzen du. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2012-06-15

Mundu Gerraren ondoren hasi ziren erruz erabiltzen CFCak: aerosol-espraien bulkatzaile gisa, hozgarri gisa, aire girotuetan eta osagai elektronikoen likido garbigarri moduan; igorpenak hazi egin ziren: 1950eko hamarkadan urteko 20.000 tona aireratzetik, 1970ean 750.000 tona aireratzeraino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus