Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uste nuen edo, medikua goma bulkanizatuzko jostailu haiekin azalduko zela, baina inondik ere, nahiko zentzu ona zuen. ETC-literatura, saiakera Hiltzailea nire baitan, Jim Thompson (Miel Anjel Elustondo), Igela, 2006
Auto erabilien biltegiak, tailerrak, autoentzako piezen almazenak eta neumatikoak bulkanizatzeko lantegiak zeuden bi aldeetara, eta etengabe hedatzen ziren batera eta bestera, bakoitzak bere jarduera kolore nabarmeneko errotulu itsusi baina zalapartarietan aldarrikatuz. ETC-literatura, saiakera Ilegorriaren emaztea, Bill S. Ballinger (Xabier Olarra), Igela, 2007
Kamioietan -letutxka deitzen zieten- makinak egoten ziren: fresatzekoak, mandrinatzekoak, errektifikatzekoak eta tornuak; horrez gain, zentral elektriko bat, galdategia, bulkanizatzeko makinak... ETC-literatura, saiakera Gerrak ez du emakume aurpegirik, Svetlana Aleksievitx (Iker Sancho), Elkar, 2017
Kautxo bulkanizatuak gomazko kondoia ekarri zuen, 1844an: garbitu eta berriz erabiltzekoa. ETC-prentsa Berria, 2008-09-30
Egitura gurutzatuko eta sare-egiturako polimero gehienak -kautxu bulkanizatuak, epoxiak, fenolikoak eta zenbait poliester-erretxina barne- termogogorgarriak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011
Aro modernoan, mahaiak oihalez estalitako azal leuna du kautxuzko kuxin bulkanizatuekin inguratuta, guztia solairutik altxatuta. ETC-entziklopedia Billar-mahai, Wikipedia
1930eko hamarkadan kautxuzko kopen salmentek porrot egin eta Bigarren Mundu Gerrak eragindako material eskasiari aurre egin ondoren, Chalmersek eta bere taldeak bulkanizatutako kautxuzko bertsio bigunago bat sortu zuten. ETC-entziklopedia Leona Chalmers, Wikipedia
Era horretan polimero naturalak (proteinak, zelulosa,...), polimero erdisintetikoak (naturaletatik eratorritakoak, nitrozelulosa, kautxu bulkanizatua...) eta polimero sintetikoak (nylona, poliestirenoa, PVCa,...) desberdinduko ditugu. ETC-entziklopedia Materialen zientzia, Wikipedia
Sufrea erabili ordez metalen oxidoak erabiltzen dira bulkanizatzeko. ETC-entziklopedia Neopreno, Wikipedia
Bere botak bortzegien antzekoak ziren, baina zola bulkanizatu batekin. ETC-entziklopedia Pataugas, Wikipedia
"Gerrikoak" lanean neonezko hodien distiraren eta larru bulkanizatuzko gerrikoen biguntasunaren arteko kontrastea nabarmentzen da eta, harrezkeroko lanetan bezala, garrantzi handia eman zion materialaren izaerari eta grabitatearen pisuari. ETC-entziklopedia Richard Serra, Wikipedia