Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bulegotika (corpusean ez dago; ETCn 131 agerraldi) iz bulegoetako komunikazioen eta prozesu administratiboen automatizazioan erabiltzen diren tresna informatikoen multzoa. ik ofimatika.

duten sistema eragileak, nabigatzaileak, bulegotika tresnak... migratzea lehen pauso bat izan liteke. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 210 zbk., , 2015 - iraila_ urria

Ubunturen helburu diren erabiltzaileak mahaigaineko aplikazio arruntak erabiltzen dituztenak dira: Internet nabigatzailea, posta bezeroa, bulegotika aplikazioak eta abar... ETC-prentsa   Berria, 2006-11-15

Multimedia eta konektibitateari zegokienez, aurrerapen handiak zituzten gailu horiek, eta horrez gain, bulegotikako programa ezagunen bertsio murriztuak ere bazituzten. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-30

Microsoft Office eta OpenOffice ez dira, ordea, erabiltzen diren bulegotika pakete bakarrak. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-10

Nahiz eta Googlek aspaldi jarri zuen sarean bere bulegotikako aplikazioa, Google Docs, ez du galtzen beste bulegotika aplikaziotatik bere guneetara trafikoa bideratzeko aukera. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-17

Aplikazio ezagunenak, web nabigatzailea, bulegotika aplikazioak, irudien tratamendurakoak eta abar. dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-05

Sistema eragilearekin eta bulegotika-suitearekin duen nagusitasunaz baliatu da posta-aplikazioa ezartzeko. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-03

Berrikuntza asko ekarri ditu bukatzear den urteak, tartean Appleren iPhone gailua, baina baita Firefox 3 eta Chrome, 'on line' bulegotika eta beste ere. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-31

Bulegotika aplikazioak sortutako dokumentuak partekatzeko tresna falta dela pentsatu arren, horretarako ere badago soluzioa, Scribd. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-27

Horren adibide garbia dira posta-zerbitzuak, bulegotika aplikazioak eta, azken finean, gero eta webgune aberatsagoak. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-17

Bulegotika suitea ere euskaraz dago eta oso ezaguna den aukera bat Open Office da. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-28

Horrez gain, aplikazio pilo bat ekartzen dute, eta gehiago instalatu ahal zaizkie; nahiko aplikazio aurreratuak izan ahal dira, kudeaketa aplikazioak, sare aplikazioak, multimedia aplikazioak eta bulegotika aplikazioak, esate baterako. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-18

Docs To Go aplikazioaren bitartez, bulegotika dokumentuak ikusi ahal dira sakelakotik, hurrengo formatuak onartuta: doc, docx, xls, xlsx, ppt, pptx, pdf. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-14

Sistema eragilea, bulegotikako programak, nabigatzailea eta posta elektronikoa eta antibirus bat. ETC-prentsa   Argia, 2003-05-29

Eusko jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta EJIE Eusko Jaurlaritzako Informatika Enpresak software libreko OpenOffice.org 1.0.2 bulegotika programa sorta eta sistema eragilea euskaratu dituzte. ETC-prentsa   Argia, 2003-06-01

Hots, ez dago makina batean bulegotikako programarik eduki beharrik instalatuta, ezta disko gogorra gainean hartuta aurrera eta atzera ibili beharrik ere. ETC-prentsa   Berria, 2012-10-03

Birus horiek Word-ek eta bulegotikako beste aplikazio batzuek (adibidez, Microsoft-eko Excel-ek) duten ezaugarri bat baliatzen dute: makroak, hain zuzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Ezin den kasuetan, software pribatiboa ezarrita dagoen tokietan, migrazio osoa ezinezkoa izan badaiteke ere, prozesua martxan jarri eta software librea oinarri duten editoreak (erreproduzitzaileak, nabigatzaileak, bulegotika-tresnak, batzuk aipatzearren) migratzea lehen pausoa izan liteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Adibide batzuk testu-tratamenduko programa testuen prozesaketa bezalako bulegotikako tresnak, CRM sistemak eta abar dira ETC-entziklopedia   Aplikazio horizontal, Wikipedia

1986an bulegotikako lehen produktuak kaleratu zituzten, eta eragin handia izan zuten autoedizioaren alorrean. ETC-entziklopedia   Apple Inc., Wikipedia

Bulego lanaren antolaketaz arduratzen den arloa bulegotika da. ETC-entziklopedia   Bulego, Wikipedia

Bulegotika-suite bat bulegoko lanerako egokitutako programa informatikoen paketea da, bateratuta banatzen dira eta interfaz grafiko interfaze grafikoa erabiliz elkarren artean bateragarriak dira. ETC-entziklopedia   Bulegotika-suite, Wikipedia

Kalkulu-orria zenbakizko datuekin kalkuluak egiteko editore espazialduna da. Aurrekontuak, fakturak, grafikoak... egiteko prestaturiko bulegotika programa da. ETC-entziklopedia   Kalkulu-orri, Wikipedia

LibreOffice bulegotika-suite aske bat da. ETC-entziklopedia   LibreOffice, Wikipedia

Microsoft Office Microsoftek sortutako bulegotika-suitea da, gaur egun gehien erabiltzen dena. ETC-entziklopedia   Microsoft Office, Wikipedia

Interneten zehar nabigatzea eta bulegotika aplikazioak exekutatzea ahalbidetzen dute. ETC-entziklopedia   Netbook, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus