Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buda iz budismoan, erabateko argitasun espirituala iritsi duen pertsona; figura hori irudikatzen duen eskultura edo irudia.

Haren bestelako irudi bat egina nuen, Juana de Arco bat, gogorra, edo Buda eme bat, barea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

Buda Amandrea ematen du galipotezko ama edo amama dirdiratsu horrek, koloretako painelua buruan eta zirrindola doratuak belarrietatik dilindan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.

Afganistán aldeko talibanak, suntsitzen ari dira Buda zaharrari eskainitako estatua erraldoi ederrak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 63. orr.

Orienteko apoteosia, aizu: karilioi eolikoak, ispiluak, bionboak, portzelanak, buda zoriontsuak, koloretako arrainak... hitz batean, Txinako astea Corte Inglesen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus