Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzinako azek, hasieran seguru asko hazi oliodunak lortzeko haziko zirenek, are aldaera gehiago eman zituzten; izan ere, batzuk hostoengatik hautatu ziren (aza modernoa eta aza kizkurra), eta beste batzuk, zurtoinengatik (arbi-aza), begiengatik (bruselaza) edo lore-ninikengatik (azalorea eta brokolia). ETC-literatura, saiakera Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Barazkiak: apioa, aza (zuria, berdea, kizkurra, azalorea, bruselazak, gorria...), brokolia, endibia, errefautxoa, erremolatxa, eskarola, garitako zainzuria, kuia, letxuga, borraja, kardua, orburua, txikoria, zerba, ziazerba . ETC-prentsa Berria, 2009-01-03
Goizekoak, tartekoak eta hemendik aurrera jarritakoak negu hondarrean edo udaberrian jango diren aza zuriak, azalore edo peilak, Bruselazak, lisoak, kizkurrak, txinatarrak, aza gorriak, buru-azak, bazka-azak. ETC-prentsa Argia, 2004-09-19
Bruselazak, azaloreak, brokoliak eta antzekoek botika horien efikazia gutxitzen dute. ETC-prentsa Argia, 2010-11-07
Mamestra brasicae izena du gaueko sits honek; aza, azalorea, bruselaza, aza gorria eta aza guztietan ostatu hartu eta jaten duelako da brasicae. ETC-prentsa Argia, 2011-03-13
Aza motak ere ezinbestekoak dira: azalorea, bruselaza eta brokolia. ETC-prentsa Berria, 2012-10-16
Azak: azalorea, brokolia, bruselaza, aza gorria (Brassica oleracea espeziearen barietateak). ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007
Agente intentzional gisa jarduteko ahalmenak ahalbidetzen digu gezurra esatea eta halakok gezurra zergatik esan duen balioztatzea, batek zergatik dituen marrubiak laket eta zergatik dituen bruselazak gorroto, eta zergatik zigortu behar litzatekeen urlia sandiari kalte egiteagatik. ETC-zientzia, zuzenbidea Gogo basatiak, Marc D. Hauser (Irene Aldasoro), EHU, 2008
Substantzia hauekin erlazionatutako elikagaiak aza, azalorea, arbigara, brokolia eta bruselaza dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012
Aza basatiak bost landare klase eman ditu: brokolia, aza, erbi-aza, bruselaza eta azalorea, bakoitza landarearen atal bat eraldatzeko hautatua (brokolia, adibidez, lore mordo estu eta handitu bat baino ez da). ETC-zientzia, zuzenbidea Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013
Aza landarea ("Brassica oleracea") landare espezie bat da, barazki kultibar ugari dituena, horien artean aza bera (edo buru-aza), brokolia, azalorea, bruselaza eta abar. ETC-entziklopedia Aza landare, Wikipedia
Multzo berekoak dira aza, bruselaza eta brokolia. ETC-entziklopedia Azalore, Wikipedia
Sarritan bruselazak edo lekak ere baditu. ETC-entziklopedia Belgikako gastronomia, Wikipedia
Bruselaza ("Brassica oleracea var. gemmifera") Brassicaceae familiako "Brassica oleracea" espezietik eratorritako barazkietako bat da. ETC-entziklopedia Bruselaza, Wikipedia