Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

brontzezko izlag brontzez egina dena.

Geberren semea, Galaadeko Ramot hirian; bere ardurapekoak zituen honek Manasesen seme Jair-en hirixkak, hots, Galaaden zeudenak; bere ardurapekoa zuen Baxan lautadan dagoen Argob eskualdea ere: harresiak eta brontzezko morroiloak zituzten hirurogei hiri handi;  Elizen arteko biblia   1 Erg 4,13

Itzulinguruka, gora igo ziren, gero eta gorago, eta azkenean, pixka bat zorabiatuta, Harryk haritzezko ate distiratsu bat ikusi zuen aurrean; brontzezko aldaba zeukan ateak grifo baten itxuran, gorpu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 173. orr.

Ikusi gintuenarekin batera, artisauak atariko banku luze batean eserarazi eta brontzezko apaingarri batean idatzi berri zuena erakutsi zigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

Ilunpetan zegoen, orkoen gotorlekuko lurpeko atearen aurrean; eta brontzezko orriek itxita jarraitzen zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 213. orr.

Bestetik, hinduismoak sortu duen hierarkia, brontzezkoa dela esan liteke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 59. orr.

Argi motel hartan haren aurpegia ikusteak -brontzezkoa eta hezurretaraino erkitua- bigundu egin zion bihotza.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 108. orr.

Eguzkiak irtetean etxaurreko lorategi txukun berberetan ematen zuen eta Dursleytarren atean zegoen brontzezko lau zenbakia argitzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Brontzezko ganbara batean, lepobihurritzailearen zapi isilaren aurrean, esperantza izan dut lagun; atseginen ibaian, izua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

Brontzezko horma bat bezala jo dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 135. orr.

Aita Zeusek gizaki hilkorren hirugarren arraza bat egin zuen: brontzezko arraza, inola ere ez zilarrezkoa bezalakoa, lizar-enborrez egina, ahaltsu eta beldurgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.

Beheko solairuan -sakon-sakona da-, metroko irudiak, burdinazkoak edo brontzezkoak, nik dakit ba, Via crucis iraultzaile moduko batean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 237. orr.

Terraza horretantxe, Fernando Pessoa eserita ageri den eskala errealeko brontzezko estatua jarri zuten urte asko ez dela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 101. orr.

On Camillok brontzezko kandela-makila lodi bat hartu zuen eta, borra baten modura heldurik, aterantz abiatu zen hortzak estutuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

Afonkak oin-burdinan harrapaturiko hanka askatu zuen, brontzezko hatzaz zauria haztakatu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 15. orr.

Baina nik sufriarazi zion emakumearen silueta ikusten nuen denen itzaletan, baten brontzezko ilean eta bestearen begi grisetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 137. orr.

Plaza nagusiaren erdian brontzezko irudi bat ikus daiteke.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus