Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

brik (corpusean ez dago; ETCn 111 agerraldi) iz tetrabrika.

Brikeko laranja ura zuzenean edatea bururatu zaio, etxean legez, baina edalontzia bete eta trago batez hustu du. ETC-literatura, saiakera   Karonte, Asel Luzarraga, Elkar, 2005

Brika ia hutsik dago. ETC-literatura, saiakera   Gasolindegian, Yurre Ugarte, Alberdania, 2010

Erizainik gazteena lasterka atera zen ebakuntza-gelatik, kafetegiaren atzean zegoen hozkailura, eta brik bete Old South pomelo ur edan zuen izotz xehearekin nahasita. ETC-literatura, saiakera   Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013

Eta supermerkatuan litroko brika 58 zentimoan erosten du jendeak. ETC-literatura, saiakera   Ekaitzaren zipriztinak, Miren Garate, Elkar, 2017

Andresek ez du zalantzarik egin, eta bere kristal antzeko koparekin eta erabilera bateko brik ardoarekin aurrez aurreko aulkian eseri da. ETC-literatura, saiakera   Bihotzean daramagun mundua, Maite Darceles, Alberdania, 2018

Ez baitzen batere txukuna garbikari, esne brik eta kontserba lataz inguratuta rock izar bezala distiratzea. ETC-literatura, saiakera   Piztiak, Aritz Mutiozabal, Maiatz, 2019

Xabier hozkailura joan, eta fruta-zukuaren brika ateratzen du, edateko. ETC-telebista   Paper galduarena, Goenkale, 2001

Hozkailua irekiz. Tomate brik bat irekiko dute. ETC-telebista   Harreman tenkatuak, Goenkale, 2012

Hartu brik ostorea eta lau zati egin. ETC-prentsa   Berria, 2006-10-07

Ecoembes elkarteak egindako galdetegiari erantzun diote hiru probintziako herritarrek, eta %79k adierazi dute plastiko, lata eta brik ontziak bereizten dituztela, eta %78k kartoia eta papera ere. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-13

Esnea, ogia eta arrautzak orain baino %20 garestiago izango ditugu urte amaierarako -litroko brik esnea euro batean, gasolioa bezala-. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-22

Guk gehien ezagutzen duguna beirazko botilak dira, baina baditugu, adibidez, kartoia edo brik sistema erabiltzen dituztenak. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-01

Odolki eta babarrun brik bat prestatzen "saiatu" ziren talde horretako Alvaro eta Koldo, piper gorri eta berdeen kremarekin. ETC-prentsa   Berria, 2011-08-09

Oro har, hiru material desberdineko ontziak bota behar dira: plastikozkoak, metalezkoak eta brik ontziak. ETC-prentsa   Argia, 2000-01-09

Dena den, urtebeteko epean metalezko, plastikozko eta brik ontzien bilketak gorakada handia izan du. ETC-prentsa   Argia, 2000-01-09

"Baina pobreak edan egiten du" esaten da; bai, zuzendari orokorrak ere bai, baina ez du eskuan brik-a eramaten. ETC-prentsa   Argia, 2005-10-23

Herritarrek etxean batutako olio zaharra beirazko, plastikozko, metalezko edo brik ontzietan eraman beharko dute kamioiraino. ETC-prentsa   Goienkaria, 2002-06-14

Beirazko, plastikozko edo brik erako ontzietan eraman daiteke olioa. ETC-prentsa   Goienkaria, 2003-06-27

Plastikozko ontziak, latak eta brik ontziak bota behar dira edukiontziotara. ETC-prentsa   Goienkaria, 2004-02-13

Baserritarron artean askotan esan ohi dugu "normala" dela, haurrei esnea nondik datorren galdetuta, brik-etik edo potetik erantzutea. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-01

Halako sistema bat ezarriko balitz, egun batetik bestera lata, botila, brik eta gainerakoen %95 gainetik kenduko genituzke, bat-batean 15-20 zentimo balioko luketelako. ETC-prentsa   Berria, 2018-02-25

Hondakin hauek, beraz, bost frakziotan bilduko dira: organikoa, materialak (plastikoa, metalak eta brika, izan ontziak edo ez), papera, beira eta gainerakoak. ETC-prentsa   Argia, 2016-10-23

Ontzien esparruan, bestalde, brikari ere zuzenean begiratu nahi izan dio Arizetak, brika baita birziklatzeko "txarrena". ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2012-03-23

Material anitza jasotzen du: brik ontziak, metalezkoak eta plastikozkoak, alegia". ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-11-13

Ikuskizun batzuetan, adibidez, saltzeko makina eta zuku-brik txikietan fitxak sartzeko hezten zituzten animaliak, janari-saria jaso zezaten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus