Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

brigant (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) izond alproja; frikuna.

Bada jende mota bat, tematia eta mugatua, brigantak, haren kontra behin eta berriz galtzen duena: humanismoak horien indarkeriazko ekintza guztiak, horien gehiegikeriarik makurrenak, digeritu eta linfa zuri eta apartsu bilakatzen ditu. ETC-literatura, saiakera   Goragalea, Jean Paul Sartre (Monika Etxebarria), Alberdania-Elkar, 2003

Dena behar du izan Rameauk: brigant zoriontsu bat, brigant handi-mandien artean, eta ez bertutearen harroputz bat, edo are gizon bertutetsu bat, bere ogi muturra kurruskaka ari dena, bakarrik edo beste gizagaixo batzuen ondoan. ETC-literatura, saiakera   Rameauren iloba, Denis Diderot (Joxan Elosegi), EHU - Limes bilduma, 2005

Haraxe bildu ziren denak, hegoaldeko herri guztiak: nomadak, merkatariak, artzainak, brigantak, eskaleak. ETC-literatura, saiakera   Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009

Ikusten dudalarik zertara jo duten Adiskideen Batasuneko kideek -petrikiloak, abokatutzarrak, merkatariak, politikero brigantak, putre-kazetariak- ikara bat heltzen zait zainetara. ETC-literatura, saiakera   Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, Nikolas Kazantzakis (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2017

[...] bilakatu dute monarkiko, liberal, errepublikano, liberal-monarkiko, erradikala, Cádizeko Konstituzioaren aldeko (eta luzapenez ezein konstituzioren aldeko), independentista, komunista, borrokalari internazionalista, libertario, borrokalari klasista, bai eta bestelako izenez izendatua ere: gaizkilea, lapurra, hiltzailea, briganta, judua, herejea, traidorea... ETC-literatura, saiakera   Mina edo libertatea, Kepa Larrea, Pamiela, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus