Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

breakdance (ETCn 278 agerraldi; orobat break-dance ETCn 195 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian breakdance agertzen da) iz burua edo sorbalda lurrean bermatuz mugimendu eta jira azkarrez egindako dantza mota.

Bilboko aretoan ez zen jende asko bildu (beste lau kontzertu interesgarri zeuden hirian ordu berean), baina ordubete hasi baino lehen mutilak breakdance-an aritzen ziren kanpoan.  Berria - Kultura   2004-03-07

Dantzariek, bitartean, keinu mekanikoak garatzen dituzte gehienbat, baina haien artean guztiz deigarria da balet klasikoko pausoei, break-dance erako mugimenduei eta dantzari bakoitzaren presentzia eszenikoari emandako protagonismoa  Berria - Kultura   2004-09-17

Ez da, baina, edonolako antzerkia izango: irudi birtualak, breakdance-a, grafitia eta zuzeneko musika tartekatzen dituen ikuskizun bat emango du Logela Multimediak Gernikako Liceo antzokian: Ohe handi bat  Berria - Kultura   2004-11-05

"Europako breakdance taldeei aretoekin harremanetan sartzeko aukera emateko eta teknologia berriak sustatzen dituen ikuskizun garaikide bat sortzeko asmoz" Break On Stage 04 jaialdia antolatu dute Elorrioko Arriola kultur aretoak eta Logela Multimediak.  Berria - Kultura   2004-05-13

Break-dance erakustaldi batetik Euskal Zibilizazioari buruzko hitzaldi baterainoko bidea eskaini dugu, eta norbere interesen araberako aukera egin du jendeak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus