Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
branda (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) iz kanpaia.
Helduden urteko herriko bestetan, itxaropen dugu ikusiko dugula gure dorrea gapelu berriarekin bai eta entzunen branda eder bat, denen loriagarri. ETC-prentsa Herria, 2004-10-14
Herritarrak bai erne egonen girela ezkilaren danga nolakoa izanen den lehenbiziko branda joko duelarik. ETC-prentsa Herria, 2004-12-30
Beraz 2005an, Sarako bestetako, pentsatzen dugu ezkila entzunen dugula eta lehen bezain ederra edo branda ederragoa, zergatik ez? ETC-prentsa Herria, 2004-07-08
Naski sei hilabeteren buruan entzunen dugu branda berria. ETC-prentsa Herria, 2005-01-13