Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

braktea (corpusean ez dago; ETCn 118 agerraldi) iz landareetan, lorearen oinean sortzen den hostoa, landarearen gainerako hostoetatik formaz eta kolorez bereizten dena eta lorea babesten duena.

Lore multzoa onila edo inbutu formako braktea batek inguratzen du. ETC-prentsa   Argia, 2004-02-08

Jasotzerakoan, etxerako bada lorearen zorten itxurako braktea edo hosto luzexka laru-berdexka gupidarik gabe kendu, alfer eta alferrikako baita osagintzan. ETC-prentsa   Argia, 2007-03-11

Brakteak dira, adarraren punttaren punttako loreak inguratzen dituztenak. ETC-prentsa   Argia, 2010-06-06

Maiatza aldera loreak multzoka irekitzen dira eta hauetako bakoitzak braktea pare ederra du. ETC-prentsa   Argia, 2011-07-03

Hortik involucrata abizena, lore esfera inguratzen duen braktea pareak bildua dela esan nahi du. ETC-prentsa   Argia, 2018-05-27

Muturragoko fenotipoek braktea (lema eta palea) zuri zimelak dituzte lorearen inguruan, bai eta malformazioak dauzkaten karpeloak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Kolore deigarriko braktea bat izan ohi dute lore bakoitzaren azpian. Espezie batzuetan, braktea handia eta ikusgarria izaten da. ETC-entziklopedia   Acanthaceae, Wikipedia

Kardilaunek sarritan hazien zabaltzean hartzen dute parte eta, brakteekin gertatzen den bezala, horien izaera garrantzizkoa izaten da espezieak bereiztu eta sailkatzeko. ETC-entziklopedia   Asteraceae, Wikipedia

Braktea loreetatik hurbil kokaturiko hosto berezia da, bereziki ugalketarekin erlazionatua dagoena. ETC-entziklopedia   Braktea, Wikipedia

18-22 braktea luze eta zorrotzak izaten dituzte, gris-berde kolorekoak. ETC-entziklopedia   Cyperus alternifolius, Wikipedia

Larre alpetarretan eta europar mendilerro garrantzitsuenetako garaiera handietako harriarteetan talde txikitan hazten den lore bat da, braktea sendo, haragitsu eta bilo fin batekin estaliak, zuri, berdexka eta horixka arteko tonalitateekin. ETC-entziklopedia   Elur-lore, Wikipedia

Espikula edo galburuska (sin. buruxka), gramineoen oinarrizko infloreszentzia da: lore-elkarte bakuna da, erraki izeneko ardatz labur baten oinaldean gehienetan bat edo bi gluma (braktea antzu) dituena eta loreak bi ilaratan kokatuta. ETC-entziklopedia   Espikula, Wikipedia

Lore-buruek zorro basal luzea daukate, bai eta braktea berdez eratutako bildukin edo inbolukrua ere. Braktea horien diametroa 25 mm-tik gorakoa izan daiteke. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko armeria, Wikipedia

Lore-begian ireki ondoren sepaloak estaltzen jarraituko duten braktea handiz estalita daude. ETC-entziklopedia   Ezkerte zuri, Wikipedia

Loreak horixkak eta usaintsuak dira, eta braktea batetik jaiotzen diren 6-10 lorez osatutako infloreszentzia zintzilikarietan sortzen dira. ETC-entziklopedia   Ezki hostozabal, Wikipedia

Hostorik ez, baina batzuetan ezkatak edo brakteak izan ditzake. ETC-entziklopedia   Gara (botanika) , Wikipedia

Brakteak, hostokarak eta faszikulatuak, pedizeloaren erdialdean kokatzen dira. ETC-entziklopedia   Genista anglica, Wikipedia

Lore bakoitzak 2-3 mm-ko braktea dauka, eta horren galtzarbetik pedizelo motza ateratzen da. ETC-entziklopedia   Genista micrantha, Wikipedia

Loreak bakarka edo bikoteka antolatzen dira braktea bakoitzaren galtzarbean, luku luzeak eratuz. ETC-entziklopedia   Genista pilosa, Wikipedia

Infloreszentziak multzoka sortzen dira hostoen galtzarbeetan kokatutako brakteetanETC-entziklopedia   Ilar, Wikipedia

Lore bakunak dituzten adarretatik adar-tarteetan brakteak, eta ez hosto normalak, edukitzeagatik bereizten da. ETC-entziklopedia   Infloreszentzia, Wikipedia

Bertizilo banatuak dituzte eta brakteak hostoen antzekoak izaten dira gehienetan. ETC-entziklopedia   Phlomis, Wikipedia

Zuhaiska honen amentuak 3-7 x 1-2 cm-koak dira eta pedunkulu brakteadunen gainean hazten dira. Hosto-brakteak iledunak dira eta lore-brakteak transobatuak, ile luzedunak eta mutur kamutsekoak. ETC-entziklopedia   Sahats kantauriar, Wikipedia

Braktea trilobulatu hauek 3-4 cm-ko inbolukrua eratzen dute, fruituak haizearen eraginez banatzea erraztuz. ETC-entziklopedia   Xarma arrunt, Wikipedia

Loreak talde nabarmenetan, sarritan zuriak ala horiak, braktea nabarmeneko zimatan; garauak gorri, urdin ala zuriak: ETC-entziklopedia   Zuhandor, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus