Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eboluzio kontserbakorraren betiko adibidea brakiopodoen Lingula generoa da; aro paleozoikoko itsasoetan bizi izan da, eta, hala ere, gaur egun ez dago ez aldatuta, ez desagertuta. ETC-literatura, saiakera Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Zulatzen hasi eta berehala hareharriaren ordez kareharri komantxiarraren zain bat ageri zen, fosil ñimiñoz josia: zefalopodoak, koralak, ekinoideoak, brakiopodoak, eta, tarteka, belaki silizeoen aztarnak eta itsas ornodunen hezurrak (seguruenik, teleosteoak, marrazoak eta ganoideoak). ETC-literatura, saiakera Eromenaren mendietan, H.P. Lovecraft (Ainhara Ruiz), Alberdania-Elkar, 2010
Flora fosila ere badago, brakiopodoak, artropodoak ere bai... ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2017-07-07
Edozelan ere, talderen batean (brakiopodo eta akantozefaloetan kasu) galdu egin da uzkia atzera ere, zaku eredura sekundarioki bueltatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005
Bi dimentsioko deformazioa kalkulatzeko beste bide bat da simetria bilateraleko fosil batean (brakiopodo batean edo trilobite batean) jatorrizko angelu zuzen baten distortsio angeluarra neurtzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008
Lophotrochozoaren barruan sartu ohi dira molusku, anelido, brakiopodo, nemerteo, briozoo eta entoproktoak. ETC-entziklopedia Animalia, Wikipedia
Fosilei dagokionez ammoniteak, belemniteak eta brakiopodoak aurki daitezke garai hauetan, tupa eta tupa-kareharrietan. ETC-entziklopedia Aralar, Wikipedia
50 espezietik gora deskribatu dira, trilobitoak gehienbat baina baita beste artropodo batzuk eta gorputz biguneko hainbat animaliren fosilak ere (poliketoak, belakiak, brakiopodoak, hiolitoak, lobopodioak...). ETC-entziklopedia Emu Bay Shale, Wikipedia
Fosil hauek zianobakteria, graptolite, arkeoziatido, brakiopodo eta algak dira. ETC-entziklopedia Euskal Herriko geologia, Wikipedia
Moluskuen, brakiopodoen, poliketoen eta koralen oskolak kaltzio karbonatozkoak dira. ETC-entziklopedia Exoeskeleto, Wikipedia
Duela 488 milioi urte Kanbriar-Ordoviziar iraungipen masiboa izan zen, non brakiopodo, konodonte eta trilobite espezie asko desagertu ziren. ETC-entziklopedia Iraungipen masibo, Wikipedia
Itsaso epel bat izango zen eta hondoan lokatz ugari egongo zen, izan ere, brakiopodoak aurkitu dira eta animalien urdailetan lokatz ugari aurkitu da. ETC-entziklopedia Maotianshan Shales, Wikipedia
Trilobiteak eta Brakiopodoak nahiko ugariak izan ziren. ETC-entziklopedia Ordoviziar, Wikipedia
Adibide bezala, belakiak, koralak, ostra eta muskuiluak bezalako molusku kuskubikoak (baina ez txirlak), briozooak, edo brakiopodoak. ETC-entziklopedia Sesil, Wikipedia
Egitura hauetan rudistak nabarmendu ziren (kono formako molusko batzuk), orbitolinak eta brakiopodoak. ETC-entziklopedia Urdaibai, Wikipedia