Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

brahmandar (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) izond/iz brahmanismoaren jarraitzailea; brahmanismoari edo brahmanei dagokiena.

Mahayana benetan erlijio berria da, hain erabat desberdina hasierako budismotik, ezen bere aurrekoarekin adina harreman-puntu baititu brahmandar erlijioekin... ETC-literatura, saiakera   Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000

Ikuspuntu femeninotik begiraturik, brahmandarrena atzerako itzuli bat da Rig-vedaren garaira, eta hori bera ere aurreko aldi primitiborako itzuli bat da. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Indiako kultura brahmandarraren hizkuntza literario eta sakratua izan zena da sanskritoa. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-17

Hiru erlijio handien arabera, hiru gizarte mota sortu dira: brahmandarra, budista eta musulmana. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Askotan, gurua (brahmandar edo kshatria kastakoa bakarrik izan zitekeena) norberaren aita propioa zen, bere ikaslea, mantra baten errezitatzean abiarazten zuena. ETC-entziklopedia   Guru, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus