Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bozkariozko (corpusean ez dago; ETCn 164 agerraldi) izlag bozkarioa osagai duena.

Hango herritarrak bozkariozko irri eta nigarretan, besta giro batean jarri dira.  Herria   2003-04-17

Baina Ivan Ogareffen etorrerak, hain bozkariozkoa bi kazetari askatu berrientzat, arrisku handia zekarkion Mikel Strogoffi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 277. orr.

Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak, jatorrizko gaudeamus bozkariozkoaren tokian caveamus zuhurtziazkoa esanez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Tinko eta alai irauten zuen, beretzat eta Jainkoarentzat bozkariozko kantak bihotzean kantatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Aurrera egin ahala, berriro bizitzen sentitzen zen, bozkariozko eta harrotasunezko sentimendu batek hartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

Arrastaka ez baina airean atera zuten kanpora, bozkariozko barretxo batean buldara nagusia zabaltzen zien berendiaren aurretik eta presoner askoren txaloen eta algaren artean, dena esaten hasita hori ere ez genuke gorde behar eta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.

Bi paper zatiok eragin mirakuluzkoa eduki zuten; salbajeek beren jarrera erasokorra bertan behera utzi eta bozkariozko alarauak bota zituzten, matxeteak beren zorroetan gordetzen zituzten bitartean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

Hasierako notak alaiak ziren, bozkariozkoak, jolasgarriak; bukaerakoak, ordea, negar lantuak, hitsak, malenkoniatsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

Inguruan bozkariozko hotsak, plisti-plasta, zintz egite eta doministikuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.

Bortitz jokatu zuten eta neke askorik gabe salbatu ahal izan zuten Badr erregea, eta zeruko trumoiak aditzea ere galaraziko zuen bozkariozko zalaparta eta iskanbila sortu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.

Beraren zorigaitzaren historiarekin hain loturik zegoen liburu hura aldean eramatea zorigaitz hori ezerezturik zegoela baieztea adina zen, eta gaizkiaren indar porrotatuei bozkariozko erronka isilpeko bat egitea adina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Bozkariozko une hura hainbertze urtez igurikatu ondoan, aitatxi ez zegoen halako arrazoietara:  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Haatik zaude lasai, ez da hila; eta hila balitz, bozkariozko soberaniak zukeen hila.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.

Bisitarien iristeak bozkariozko hotsak eragin zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Gudu-zelaia uzten nuen ondoren, leherrak egin dituenarenak eginez, gerlari garaitzailearen fiertasun zuhurra erakutsiz, balentria-edesle xarmatuen bozkariozko banzaien artean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 30. orr.

Bozkariozko ikara bat sentitu nuen, etxe hura eskaini izan balidate, eman izan balidate bezala!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.

Eta malko bat isuri zitzaidan, bozkariozko eta arraitasunezko malkoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Pozik daude, bozkariozko oihuak jaurtitzen dituzte olatu bakoitzaren ondoren urik sartzen ez zaiela ikusita, eraso bakoitzari aurre egitea garaipena da haientzat.     «Kuskue tanden», 2004 - 163. orr.

Hortik datoz errima borobil eta sendoak, peau, haut, chaud; hortik bozkariozko oihuak, Hourra, ô Mexico! eta antzekoak; hortik, baita ere, kantak susmarazten digun algara, zurrut eta mugimendu guztia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 120. orr.

Gero, begiak liburutik jasorik, bozkariozko oihu bat atera zitzaion: Zure nobela!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus