Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iduritzen zitzaidan orduan, pittaka-pittaka agertzen ziren eguzki izpiek oraino itsu-mandoka zebiltzan izaki-izadiak laztantzen ikustean, gizakiak nehoiz menperatuko ez zuen errito magiko baten lekuko pribilegiatua bihurtzen nintzela, eta usaian egun osoa ez zitzaidan aski une misteriotsu, isil eta bozkariagarri horretan parte hartzeko behin behinean onetsi ninduen naturaren eskertzeko. ETC-literatura, saiakera Biribilgune, Katixa Dolhare-Zaldunbide, Elkar, 2014
Bi jokabide dira orduan hautuan jakinminak agintzen dituen poeta horientzat: alde batetik etengabeko errepikapena, etsigarria edo paradoxikoki bozkariagarria, Derridak "hesi metafisikoa" deitzen duenaren baitan ("clôture métaphysique"), erran nahi baita hizkuntzaren mugetan; bestetik isiltasuna. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 65 zbk., , UEU, 2008 - apirila-ekaina