Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

botoitu (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi) du ad botoiak lotuz jantzia itxi.

Lepokoa goraino botoitu eta artilezko eskularruak jantzi ditut. ETC-literatura, saiakera   Dioramak, Patxi Iturregi, Elkar, 2006

Aginte-ahots ederra zuen, zorrotz irmoa begirada, eta lebita dotore bat, larruzko paparreraino poliki botoituaETC-literatura, saiakera   Ilargi-harria, Wilkie Collins (Antton Olano), Elkar-Alberdania, 2008

Xemsi Beg tapiz gorri baten gainean egoten da eserita, erretzen, udan zein neguan jantzietan bil-bil eginda eta leporaino botoituta, gonbidatuak inguruan dituela. ETC-literatura, saiakera   Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010

Berriro zutik, zamarra ahal bezala botoitu zuen. ETC-literatura, saiakera   Sacamantecas nuen aita, Aitor Arana, Txalaparta, 2012

Pellokeriarik handienak bihotz-bihotzetik esaten zituen, bere bularralde estu botoituak nekez bereganatutako jakinduria balira bezala durundaraziz: ez zuen sekula euria egiten, baizik eta perraka ari zuen euria; alferkeria bizio ororen inude zen; sagar ustel bakarra aski zen saskikada osoa hondatzeko. ETC-literatura, saiakera   Hoben-ordaina, McEwan, Ian (Xabier Olarra), Igela, 2013

Botoitu zuen, kokotsa goratu, eta Marie Kendall soubrette xarmagarriaren irudia ikusi zuen, bi boxeolarien ondoan. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Gorputza tenk jarri zitzaien oinetatik buru puntaraino, urduri tinkatu zituzten hatzekin beren blusa bularretaraino botoituakETC-literatura, saiakera   Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, Nikolas Kazantzakis (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2017

Botoiak gaizki lotutako alkandora, berriro ondo botoituko bada, botoneria guztia dago askatu beharra, nahitaez. ETC-prentsa   Berria, 2003-11-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus