Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

botakar (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) iz itsas arrain luze eta mehea, akularen antzekoa (Scomberesox saurus).

Halako pintada bat ez zaizu naif samarra iruditzen komun publikoetan ikusten diren botakarren artean? ETC-literatura, saiakera   Horma, Anjel Lertxundi, Erein, 2017

Hire gonbitoek gizendutako botakarrak honaino iristen ez diren bitartean, gu lasai. ETC-telebista   Itsasoratzeko eguna, Goenkale, 2003

Dagoeneko ez dago bisigu, andeja, sardina, akula eta botakar, aligote, eta beste asko. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-30

Hain justu, larunbatean heldu zen laugarrena, nahiz eta izurdea jarraika duen botakarra baino mehatxatuago helmugaratu. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-12

Azken hamarkadetako kudeaketa txarraren ondorioz, Bizkaiko Golkoko kaletatik bixigua, papardoa edota botakarra bezalako espezieak desagertu dira, eta beste hainbat espezieren ugaltzaileen biomasak arazo handia izan dute erreklutamendu faltarengatik. ETC-prentsa   Berria, 2016-12-21

Botakarra edo lantzoia ("Scomberesox saurus") Scomberesocidae familiako itsas arraina da, 35-50 cm luze dena, kolore grisekoa. ETC-entziklopedia   Botakar, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus