Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bostun (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi) iz musikan, eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko lau notek osatzen duten bitartea.

Tonu horiek laudunak edo bostunak izan ohi ziren. ETC-literatura, saiakera   Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Tonikak, hirudunak eta bostunak triada edo akorde maiorra osatzen dute elkarrekin, eta hari esker dakigu batik bat zein den klabea. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Diapasoia bostun oso bat goratzeko. ETC-literatura, saiakera   Filiala, Sergei Dovlatov (Amaia Apalauza Ollo / Aroa Uharte), Katakrak, 2017

Gratias eta Dona nobis pacem, azken zatia, biak daude material berberarekin idatziak: lau nota gorakor, gero bostun bat gorago azalduko direnak, gorantz eta gorantz, zerbait ukitu nahian bezala. ETC-literatura, saiakera   Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018

Harizko orkestra eta kanpai hotsekin harmonikoki zurrunbilo zerratua sortzen da, bidun eta bostun notarteetan oinarrituta. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-28

Bostun notarte bitartekariak elkarren ondoan erabiltzen ditu Iturraldek obra honetan, bat-bateko modulazioak, prestatu gabeak behin eta berriro txertatuz. ETC-prentsa   Berria, 2008-05-15

Inprobisatze lanean trebe eta esanguratsu azaldu zen Divna, bi baxuen behe nota itzelen bitartez harmoniaren sostengua irauli eta bere kabuz laudun eta bostun nota bitarteak ederki gozatuz, bere kideen arreta zuhurraren begiradapean. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-08

Akorde bostun paraleloekin arranditsu sentsazioa berreskuratu zuen Aramendik, Messiaenen alderdirik esanguratsuena azalduz. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-24

Oro hegoamerikar eta hispaniar musikagileen lanak izan ziren, bostun nota bitarte zoragarriak Ginasteraren Obertura para el fausto criolloobran eta kontzertinoaren solo paregabea Moureren Tango de inconscientes piezatxoan. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-27

Punka entzun eta akorde bostunak bi hatzekin jotzen zituzten langile-auzotako gazteak Erresuma Batuan egiten zenaren bertsioak egiten hasi eta berehala, bonba hutsa zela jabetu ziren. ETC-prentsa   Argia, 2013-07-28

Bereziki eskala pentatoniko minorrari erreferentzia egiteko erabiltzen ohi da, laudun gehitu edo bostun gutxitua erantsia ("blue note"). ETC-entziklopedia   Blues eskala, Wikipedia

Akordearen bostuna, zein eskalaren seiduna litzatekeen, hurrengo harmonian mantenduz gero, bederatzidunezko akordea litzateke. ETC-entziklopedia   Seidun napolitar, Wikipedia

Soinu-tresna honek bi zortzidun oso eman ditzake, baina bere errepertorioan, gehienez zortzidun gehi bostun bateko hedadurako doinuak aurki ditzakegu. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Dultzaina, Wikipedia

Laudun eta bostun arteko tonalitate baxuago afinaturik dagoen txistu bat da. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Silbote, Wikipedia

Bostun bat beherago afinatua, txistu handiak hiru ahotsetako armonia duten obrak jotzeko aukera ematen du. ETC-entziklopedia   Txistu (musika tresna) , Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus