Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bortxaz adlag indarrez.

Badira, Araben artean ere, diotenak behar lukela lehen bai lehen bere kargua utzi, bertze batzu nahi luketenak kanpo ezarri, berdin bortxaz.  Herria   2002-07-18

Deitzea errex da, behar baita haatik eta lehenik meneko ukan auzitegirat eremaiteko gogo onez ez bada, bederen bortxaz.  Herria   2001-04-05

Afrikako herri edo gobernu gizonek nahi izan dituzte ere aipatu lehengo gertakari deitoragarri batzu, lurralde hortarik bortxaz ereman jendeak zirelarik salduak esklabo kondu Mendebaleko herrietarat, bereziki Ameriketarat.  Herria   2001-09-13

Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak Jerusalemen duen ordezkaritzak Tel Aviveko gobernuari gose greban diren presoak bortxaz elikatzearen aurkako mezua helaraziko diola iragarri zuen herenegun.  Berria - Mundua   2004-08-19

Ez dakit, benetan, bertsolaritzak berezkoa duen irudi estatiko hori bortxaz aldatu behar den.  Berria - Kultura   2006-02-04

Iruditzen zitzaion neskatoa bortxaz hartzeak bere gaztetasuna berreskuratuko ziola.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.

Etsaia emakumea bezala da: ahula bortxaz hartuz gero, harroa samurrez hartuz gero.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Erran gabe doa harri hori eta dakarran Historioa, bortxaz bazen bortxaz, beren lekura jin zirela, gehiagoko aipamenik gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.

- Uste dut ez dela ideia ona izan elkarrekin kaña hartzearena -bota nizun, nazkatu antzera eta bortxaz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.

Onek, lana ordura arte gustura eta behar biologikoz egiten bazuten, harrezkero derrigorrez eta bortxaz egin beharko zuten eurentzat arrotza zen harrikatzaren industrian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Kanpaia han edo beste nonbait botata aurkitzen badugu, ganbarara bortxaz eraman dutela esan nahiko du, ala?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 125. orr.

Haize boladak izkina guztietan bortxaz hautsi eta zurrunbiloak osatzen zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 155. orr.

Diktadurak, totalitarismoak bortxaz isilarazi zituenei hitza bihurtzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 153. orr.

Honela, historiaren argitan bi bukaera alternatibo daude zibilizazio batek beste bat bortxaz irentsi eta digeritzeko egiten dituen ahaleginei dagokienez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Bakoitzak ezin sinetsizko apeta jartzen du berea ez dena harrapatzeko, zuzenkontra, maltzurki eta bortxaz harrapatu ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.

Galder arrapaladan jaitsi zen eskaileretan behera eta bortxaz kendu zion gutuna italiar harrituari.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 104. orr.

Bortxaz, bere gaitasuna, baldin badu eta ez badu, frogatu behar du Bertzetik, aitzakia ederra elkar oraino hobeki ezagutzeko...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 78. orr.

Fructuosok bortxaz heldu zion Jetruri, Karmenekin dantzan ari zela, eta estu-estu besarkatu zuen dantzarako.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.

Eta horrela gure minzaia ederra bortxaz eta laster galduko da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 178. orr.

Bortxaz eta inposizioz, mugak Ebrotik Bidasoara ekarri ziren, euskal mutilak soldaduskara obligatu, zergak ezarri, eskola zentralizatu, lurralde osoan Espainia-Estatu politiko, administratibo, militarra inkatu, eta hortxe dago gaur.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

Tripa beterik eta mutu, aurrerapen teknologikoa gerorako aterabide bakarra zela sinetsirik, bortxaz anitzetan, desagertu ziren lurraren azaletik ehun milaka populuen ingumak zerabilzkidan buru zokoan dantzan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

Itaunketan, ni ez nintzela gerran ari esan nien, zerbait esatearren, familia ikusten ari nintzela eta errepublikarrek tartean hartu nindutela bortxaz, eta borrokatzera behartu.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 99. orr.

Hain da lanjerosa bakartasuna, non legez ez den hiru hilabete baino gehiagorentzat atxikitzen ahal norbait bakartasunean bortxaz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Bidaiariren bat txikiegia bazen, hartu beso-zangoetatik, eta bortxaz luzatzen zuen, harik eta luzera egokia hartzen zuen arte.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.

Eta besoa luzaturik, bortxaz, garrasi egiten zuen, begietatik sugarrak zerizkiola:  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

Sakabi bezala, bortxaz eraman zuten nazionalek frontera.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.

Mafiak, hilketak, droga, prostituzioa, polizia ustelak, bortxaz edo azpijokoz egindako salerosketak, bahiketak...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Haren argiak laborategiko leihotik sartu ziren, bortxaz eta lotsagabe.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 47. orr.

Eta egia da, bortxaz bakarturiko pertsona batek sufritzen duen tortura psikologikoa, gorria da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 9. orr.

Eta ez nion erasotzaile, ez iraingarri, ez bortxaz begiratu, ez eta inondik ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 21. orr.

Gizon anker baino ankerragoa izanik, bortxaz ezartzen zuen bere legea, jus primae noctis deritzana barne.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 10. orr.

Ordea, egunak joan, egunak jin, deus ez duela Kogatrarengandik lortuko ikusiz, Zardandaneko errege krudelak erabaki du, onez ez bada bortxaz, neskatxaren gorputzaz bere plazerarendako laster jabetuko dela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 30. orr.

Atariko ilunpean, sarbideko atearen aurrean, bortxaz heldu zion eta bere soinerantz erakarri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus