Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazteek "euren borondatez" alde egitea nahi du Azkunaren taldeak. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Soldaduek "beren borondatez" torturatu zutela adierazi zuen atzo AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadako Antonio Taguba jeneralak Berria - Mundua 2004-05-12
Borondatez egiten diren suizidioak ere badaude, eta, hein batean, ulertzen errazak: 87 urte baditut, osasun txepela, bakarrik banago eta inork ez banau maite, ba hemendik alde egiteko gogoa izatea ez da arraroa. Berria - Gaiak 2006-03-03
-Jotzen banauzu kexatu eginen naiz -esan zuen nekez-, nire borondatez joan nahi dut hemendik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 268. orr.
1980. urtetik aurrera hasi ziren bertsolariak beren borondatez bertso luzeagotan aritzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 192. orr.
Gu, badaezpada ere, ez ginen kostako abaroen babesetik inoiz lar aldentzen, gure borondatez behintzat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.
-Gurasoei bihar esateko asmoa diat -esan nion, borondatez kemenez baino gehiago-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 102. orr.
Eta are meatzari irainduagoa naiz agindupe ez nagoen neurrian, neure borondatez ari naizelako lugintzan nauzue zapaldu guztien haurride: linternero apala, libertatearen iturgina, sasikorik handiena naiz oraintxeøø. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
Eta hala, kanon hura ez zela ipurditik sartu behar (nork bere borondatez izan ezik) azaldu behar izan zitzaien oihulariei. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 146. orr.
Gainera, besoan zeramatzaten xingolek "Kontseilu Judu" elkarteko kide gisa nabarmendurikoek ziotenez, borondatez edo behartuta, denak eramango gintuzten lehentxeago ala geroxeago adreilu-fabrikatik Alemaniara. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 67. orr.
Baizik eta, espirituzko karitateaz, elkar zerbitza eta elkarri obedi biezaiote borondatez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 137. orr.
Borondatez zeuden intsektuak koadroan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 181. orr.
Borondatez ikasi zuten euskara, borondatez egin bere garaian azterketak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.
Damaren borondatez, leihorrez eta itsasoz den merkatari ospetsu eta aberatsena bihurtu omen zen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 67. orr.
Armadan parte hartzekotan, borondatez egingo zuten. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.
Eta gainera ni neure borondatez eta bakar-bakarrik joaten nintzen lehendabiziko hiria zen, nire "gorabide" miragarriko lehendabiziko geldiune miragarria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 34. orr.
Ate honetan biontzat adina leku zagok; biok gaituk eskale jainkoen borondatez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.
Lehena organismoaren egoera orokorrari lotua dagoen eraketa iraunkorra, hots naturak gutaz egin duena, bigarrena jendeak bere buruaz egiten duena, borondatez eta libertatean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 14. orr.
Froga horien bitartez mundua sortua dela ezarri dutenetik, hortik nahitaez segitzen da badela langile bat hura xedez, borondatez eta aukera osoaz sortu duena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 227. orr.
Nola hartu beren borondatez, beren aburuari jarraiki, beren ongi nahiari men eginez, eman ez zidatena? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 33. orr.
Hemen, maletak geltokitik hotelera ekarri dizkiguten soldaduak ere borondatez etorri baitira. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.
Hitza, aldiz, borondatez esaten duk. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.