Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

boro (corpusean ez dago; ETCn 143 agerraldi) iz elementu kimikoa, kolore arre ilunekoa (B; at. z. 5).

Horregatik dira boroa B, barioa Ba edo bismutoa Bi. ETC-prentsa   Berria, 2007-07-18

Akira Suzuki japoniarrak (Mukawa, 1930), berriz, zinka baino toxikotasun txikiagoa duen boroarekin lortu zuen paladio bidezko parekatze gurutzatuarekin karbono-karbono loturak egitea. ETC-prentsa   Berria, 2010-10-07

Hemengo zolda-belarra, Symphitum officinale, sendagai ezaguna da, batik bat hezurrak osatzeko burdina, kuprea, boroa, zinka, potasioa, fosforoa, manganesoa eta abar baititu. ETC-prentsa   Argia, 2001-05-13

Zinka, boroa, magnesioa edo manganesoa bezalaxe nitrogenoa hostoetatik ematea oinarrizkotzat jotzen du Kleiber jaunak. ETC-prentsa   Argia, 2001-11-11

Argi iturri berri bat, boro nitrurozko nanohodiei esker . ETC-prentsa   Berria, 2013-11-07

AEBetako, Espainiako, Belgikako eta Japoniako ikerlari talde bat, nanotutuekin saiakera bat egiten ari zirela, ohartu zen karbonoari boroa erantsiz gero nanotutuak harrotu egiten direla, belakiak izango balira bezala, eta uretan ongi flotatzeaz gain bertan izan daitekeen petrolioa eta olioa xurgatzen dutela. ETC-prentsa   Argia, 2012-06-10

Baldintza horietan metakin gazikarak sortzen dira, batez ere halita eta igeltsua, eta proportzio txikiagoetan garrantzi ekonomiko handiko estrontzio- eta boro-gatzak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Ez da ezagutzen boro hidruro sinpleena, BH3-a, baina bai, ordea, boro trikloruroa, BCl3. ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Kasu honetan erabilitako elektrodoak boro silikato beirazkoak izaten dira eta beraien erresistentzia 2-3 M?-ekoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Nolanahi ere, bada ezaugarri erkide bat: nukleosintesiaren mekanismoak oso litio, berilio eta boro gutxi izatera darama, zeren elementu arinok, edo sintesiak hautaturiko bideetatik kanpo geratzen dira, edo sortu bezain laster erretzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

Mehatxurik izango ez duen eraikuntzarik egitea posible ez bada, ahal bada, boro-gatzetan oinarritutako prestakin puru bat erabili beharko litzateke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

--, 2001) (absortzio/igorpen bandak ikusgaiko eremu ultramore/urdinean dituztenak) eta boro-dipirrometenoak (Loudet eta Burgess, 2007) (BODIPY, euren banda espektralek eremu urdina zein berde/horia betetzen dituzte) perileno gorrira kobalenteki lotu diren kate alkiliko linealen edo fenilo bezalako banatzaileen bitartez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Zilar-txuri kolorekoa, ez zurruna, ez-magnetikoa eta metal harikoa den boro taldeko elementua da. ETC-entziklopedia   Aluminio, Wikipedia

Boraxak, edo zehatzago esanda boraxetik lor daitezkeen boro eta bere konposatuek, erabilera zabala dauka. ETC-entziklopedia   Borax, Wikipedia

Boranoa (BH3) diborano dimero (B2H6) moduan agertzen da boro-gunearen Lewisen azido Lewisen azidotasun handia dela eta. ETC-entziklopedia   Dimero, Wikipedia

Ameriketako Estatu Batuak teknologia nuklearraren jabea ziren eta uranio eta boro meatzaritza menperatzen zuten. ETC-entziklopedia   Energia nuklear, Wikipedia

650 °C-ko trokelaren tenperaturentzako grafitozko lubrifikazioak erabiltzen dira, baina tenperatura altuagoentzako beirazko fritakin-gehigarri egokiak edo boro nitrurozko estaldurak erabiltzen dira. ETC-entziklopedia   Forjaketa isotermiko, Wikipedia

Bada helioa lortzeko gas naturalik behar ez duen sistemarik, besteak beste helioa litio eta boro partikulak abiadura handiko protoiekin "bonbardatu" ezkero sintetiza liteke nahiz eta sistema hau ez den inondik inora ekonomikoki baliagarria. ETC-entziklopedia   Helio, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus