Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

borne (corpusean ez dago; ETCn 157 agerraldi) iz ertza; segida batean muga diren bi elementuetako bakoitza; eroale baten muturrean ezartzen den terminala; zirkuitu edo osagai elektrikoetako sarrera edo irteera puntuetariko bakoitza.

Lehergailua biziki lanjerosa denez, badakizue, detonagailua kargarekin ez batu azken momentua arte, eta erlojuarekin ere kontua izan, orratz handia kendu eta txikia utzi borne elektrikoarekin kontaktua egin dezan, baina hirur aldiz frogatu lehendabizi. ETC-literatura, saiakera   Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia, Elkar, 2001

[...] haren jendakiaren ohoreari, osasunari eta probetxuari eta oraino gehiago haren artzapezpikutegiko arimei eta behardunei eta ez gutiago haien erlisioneari, ezin prezatuzko oparia eskaintzen baitie, beren heresietan finkatzeko, haren preso egotean bermatzen direnei, jakina, Espainiatik kanpo, baina menturaz, isil-isila, Erreinu bornean ere. ETC-literatura, saiakera   Teologia eta Politika, Martin Azpilkueta (Piarres Xarriton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2006

Kable bat okerreko bornean lotu zenuen eta horregatik izan zenuten zirkuitu laburra. ETC-telebista   Naiaren kezka, Goenkale, 2009

Koadroa intentsitate handiko konektadore batek elikatzen zuen eta langileak borneetako bat ukitu zuenean, 380 volteko deskarga eman zion eta bertan hil zen. ETC-prentsa   Berria, 2005-08-02

Zuzendariaren hitzetan, "filma idatzita zegoen, baina ez genituen borneak planifikatu, guztia naturalagoa izateko asmoarekin". ETC-prentsa   Berria, 2008-09-04

Arceko desbideratze parean, eskuinera egin eta, A-4157 errepidea ondoan, Arabako muga adierazten duten harrizko bi borneetara iritsiko gara. ETC-prentsa   Berria, 2010-07-24

AEBetako MIT institutuko ikerlari talde batek, birusak genetikoki eraldatuz, litio-ioi bateria baten borne positiboak eta negatiboak eraiki ditu. ETC-prentsa   Argia, 2009-05-31

Zerbitzu bornea deitzen zaio multzo horri, eta oinarrizko bornearen prezioa 3.500 eurotik beherakoa izaten da. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2013-07-26

V1I tentsioa jatorrizko zirkuituan R1 erresistentziaren muturren artekoa da, borne negatiboa A korapiloaren aldean duela: ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001

Sare elektrikora konektatutako konexio-borne emea, larakoa jasotzeko egokitua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Cramér-Raoren gutxieneko borne deritzonak zehazten du balio hori, zenbateslearen erregulartasun-baldintza jakinen pean; ezin dugu jaitsi inolaz ere balio hori: ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

Zer esango zenuke hurrengo baieztapenari buruz: "0,75 balioa, P (|X|=3,772) probabilitatearen behe-borne bat da"? ETC-zientzia, zuzenbidea   Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010

Bertatik zehar, korrontea igarotzen da, karga-eramaile negatiboak (elektroiak) borne positibora erakarriak baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Har dezagun N multzoa; behetik bornatua da, -1 multzoaren behe-borne bat delako? n? ETC-zientzia, zuzenbidea   Analisi matematikoa. Ariketa ebatziak, Patxi Angulo Martin, UEU, 2016

Bi erresistentzia horien alde libreak bigarren zutabe batera eramango ditugu (berdinera, bi borne horiek konektatuta baitaude). ETC-zientzia, zuzenbidea   Elektronika eta kontrol-sistemak, Oihane Ranero / Araitz Iturregi, EHU/UPV, 2017

Bukatzeko, errore honen goi-borne bat kalkulatzen da elementu lokalen ekarpenen batuketa gisa, eta ekarpen hauen batura da egokitzapen prozesua gidatzen duena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Algoritmoen diseinuaren alderdirik garrantzitsuenetako bat Goi borne asintotiko bezala ere ezagutzen den lasterketa-denbora eraginkorra duen algoritmoa sortzea da. ETC-entziklopedia   Algoritmoen diseinu, Wikipedia

Teknologian, borne edo terminala gailu bat kanpoko zirkuitu elektriko batera konektatzen duen atala da. ETC-entziklopedia   Borne (elektroteknia) , Wikipedia

Analisi algoritmikoan, goi-borne asintotiko bat beste funtzio baten goi-borne gisa erabiltzen den funtzio bat da, argumentuak infiniturantz jotzen duenean. ETC-entziklopedia   Goi borne asintotiko, Wikipedia

Gainera, barruan zirkuito elektriko batetik bananduriko bi borne (anodoa eta katodoa) zeuden, eta korronte elektriko bat tubo barrutik pasatzean gertatzen zena aztertzen zen. ETC-entziklopedia   Kimikaren historia, Wikipedia

Borneak: borne elektriko bi edo gehiago, hauen bitartez multimetroa neurtu nahi dugun zirkuitura konektatu daiteke. ETC-entziklopedia   Multimetro, Wikipedia

Arestiko adierazpena hurbilketa bat izateaz gainera, kointzidentziarik ez izateko probabilitateari buruzko goi borne bat ere bada. ETC-entziklopedia   Urtebetetzeen ebazkizuna, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus