Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

borato (corpusean ez dago; ETCn 517 agerraldi) iz azido borikoa base batekin konbinatuz sortzen den gatza.

Ez da komeni borikoaren eta boratoen arteko nahaste indargetzaileak erabiltzea, muki-mintzeko zilioentzat nolabaiteko toxikotasuna dutelako eta muki-mintzaren bidez xurgatze sistemiko garrantzitsua gerta daitekeelako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Prozesua errepikatu egiten da hiru alkilo taldeak oxigeno atomoetara lekualdatu bitartean, eta, azkenean, trialkil boratoa, (RO) 3B, eratzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Disoluzioan dauden espezie ionikoen konposizioaren arabera (sulfatoak, kloruroak, bromuroak, boratoak, alkalinoak, alkalino-terreoak, etab.) mineral mota bat edo beste bat izango da nagusi arroka ebaporitikoak birkristaltzean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa , Askoren artean, EHU, 2009

Lehortzaileak oxidoz, berun, manganeso eta kobalto erretxinatoz eta oleatoz, litargirioz, berun azetatoz, minioz, albayaldez, bioxidoz, manganeso boratoz eta oxalatoz eta terebenoz osatuta daude. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Presente dago, halaber, beste azido/base espezien kopuru handi bat, hala nola fosfatoak, silikatoak, boratoak... eta horregatik ugari dira azido/base orekak, asoziazio/disoziazio orekak... sistema naturalaren aktibitate erregulatzailearen kalkulua eragozten dutenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

Talde horretako elementuak fosfato-, borato- eta silikato-ester gisa ageri dira askotan landare-ehunetan, eta haien oinarrizko taldea modu kobalentean egoten da molekula organiko bati lotuta (adibidez, azukre fosfatoa). ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Amoniakoak eta borikoak elkar neutralizatzen dute eta boratoa eta amonioa ematen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

Aksaita (MgB6O7 (OH) 6·2H2O) boratoen taldeko mineral bat da. ETC-entziklopedia   Aksaita, Wikipedia

Oro har, borato, silikato eta aluminatuen nahasturak izaten dira, materia erregogorrak (feldespatoa, kuartzoa, boraxa, kreta, soda, kaltzio fluoruroa eta abar) tenperatura handian galdatuz eta opakutzaileak (eztainu edo antimonio oxidoak), koloratzaileak (oxidoak) eta beste gehigarri batzuk erantsiz lortuak. ETC-entziklopedia   Esmalte, Wikipedia

Estrontzioginorita borato motako minerala da. ETC-entziklopedia   Estrontzioginorita, Wikipedia

Gatz-lautada arro hidrografiko endorreiko bat da, isurketa baino lurrunketa handiagoa duena, non gatzak (boratoak, kloruroak, nitratoak, sulfatoak, etab.) daramatzaten urak iristen diren. ETC-entziklopedia   Gatz-lautada, Wikipedia

Gowerita borato mineralak borato motako minerala da. ETC-entziklopedia   Gowerita, Wikipedia

Metaketa ebaporitikoetan ageri ohi da, sulfato, haluro eta boratoekin batera. ETC-entziklopedia   Halita, Wikipedia

Meyerhofferita borato motako minerala da eta inderita taldearen kidea da. ETC-entziklopedia   Meyerhofferita, Wikipedia

Ez-silikatoak beste talde batzuetan zatitzen dira: elementu natiboak, sulfuroak, haluroak, oxido eta hidroxidoak, karbonato eta nitratoak, boratoak, sulfatoak eta fosfatoak dira. ETC-entziklopedia   Mineral, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus