Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

boluntariotza (corpusean ez dago; ETCn 230 agerraldi) iz boluntarioen taldea; boluntario lana.

Ospitalean boluntariotzan jarduteak Maureeni hegalak pixkanaka mozteko arma distiratsu berri bat eman zion Shirleyri. ETC-literatura, saiakera   Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012

Boluntariotza inoiz begi onez ikusi ez dutenek halakoak esaten dituzte, nahiz eta hor gabiltzanok ondo dakigun errealitatea guztiz bestelakoa dela: boluntarioek lanpostu berri askoren aitzindari izan dira. ETC-prentsa   Berria, 2003-10-03

Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentziak oso modu berezian ospatu zuen atzo, Bilbon, Boluntarioen Nazioarteko Eguna. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-06

Prebentzio lanetik, gazteok gazteonganako gertutasunetik eta boluntariotzatik erronkei eta minbiziei aurre egiten saiatzen dena. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-12

BAIko irakasle, langile eta ikasleak konpromiso eta boluntariotza eskergaz murgiltzen gara urtero ACT jaialdiaren antolakuntzan, kritiketatik ikasi eta hausnarketaz hobetzeko asmoz. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-26

Udalaren esanetan, helburua "gizartean boluntariotza bultzatzea" da. ETC-prentsa   Berria, 2010-08-06

Duela bi urte boluntariotza programa batekin Zestoan egon nintzen, Sastarraingo baserrian. ETC-prentsa   Berria, 2011-06-14

Orain 25 urteko legeekin gabiltza lanean, eta aldatu egin dira gazteen eta elkartegintzaren ezaugarriak: boluntariotza gain behera doa, baina gora doaz gaztetxeak, jai batzordeak, gazteen batzarrak, auzo elkarteak... ETC-prentsa   Berria, 2011-12-28

"Duela urte batzuk booma eman zen bezala, egun boluntariotzak behera egin du eta puntualagoa da", dio Roderok. ETC-prentsa   Argia, 2005-05-08

Hasierako ilusioa eta laguntzeko grina ez dute galdu boluntarioek, baina zailtasunak ere dezente izan dituzte aurrera egiteko, batez ere, diru kontuak eta boluntariotzan oinarria izateagatik. ETC-prentsa   Goienkaria, 2003-09-05

Ibarreko Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuek giza arazoetaz hausnartzeko eta boluntariotzarako prestatzeko ikastaroa antolatu dute azaroaren 26an hasita, sei zapatuan, goiz eta arratsaldez. ETC-prentsa   Goienkaria, 2005-11-11

Debagoieneko Kirol Zerbitzuak kirol boluntariotza sustatzeagatik saria jaso du Afedegiren eskutik. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-02-09

Krisialdi ekonomikoaren eraginez gazteen langabezia tasak nabarmen gora egin duen arren, boluntario lanean ari diren elkarteek ez dute nabaritu gazte gehiagok erabaki dutenik boluntariotzan aritzea. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-20

Boluntariotza egiten dugu: gizartearentzat egiten dugu lan, trukean ezer irabazi gabe. ETC-prentsa   Berria, 2014-07-15

Itxaropentsu naiz boluntariotzak, ekintza sozialak, elkartasunaren espresioak nola hazi eta garatzen diren gure artean ikusten eta bizitzen dudanean. ETC-prentsa   Berria, 2014-09-28

Durangoko Azokak boluntariotza programa bat abiatu du, eta boluntarioek hainbat zereginetan parte hartu ahal izango dute: administrazio lanak, teknikoak, komunikaziokoak... ETC-prentsa   Berria, 2015-10-14

Mundu amateurrean denok borondatez parte hartzen dugunez, eta asanblada bidez funtzionatzen dugunez, balio batzuk oso presente daude: boluntariotza, asanbladan lan egiteko gaitasun hori... ETC-prentsa   Berria, 2015-10-30

Herritarrengandik eta boluntariotzatik, enpresa txiki edo ertainetatik elikatzen dena, eta administrazio lokal batzuen laguntza du horretarako. ETC-prentsa   Berria, 2015-11-21

Adingabeekin lotutako edozein lan, jarduera, edota boluntariotza egitea debekatu diete oraingoz kondenatuta dauden estatuko 43.745 sexu delitugileei; lege hori indarrean egongo da aurrerantzean. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-12

Boluntariotza programa bat jarriko dute aurten lehen aldiz, azoka barrutik ezagutzeko aukera emanda . ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-10-30

Gauza bat da boluntariotza egitea momentu jakin batzuetan eta beste bat da EAEn adineko harrera egoitza zentro guztietan 365 egunean 24 orduan ez egotea bidelagun zerbitzu bat gutxieneko profesionaltasuna duena. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-05

Adibidez, boluntariotza asko lantzen da, baita nazioarteko kooperatibismoa ere. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2012-05-04

Gure indarguneetako bat boluntariotza da, hala ere. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2015-07-31

Adingabeek boluntariotza-jardueretan parte har dezatela sustatuko dute administrazio publikoek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2005

Horren arabera, erretiratuarentzat bi ezaugarri izango lituzkeen "rol egoki" bat legoke: alde batetik, lan-mundutik deslotzeaz jabetzea, eta, bestetik, gizabanakoari gogobetetzea eragiten dioten jarduera berrien egokitzapena sustatzea (zaletasunak, lagunak, boluntariotza eta abar). ETC-zientzia, zuzenbidea   Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan, Izarne Lizaso, Luixa Reizabal, UEU, 2011

"i bis) Titularra eta haren bizikidetza-unitateko kideak lanerako adinean daudenean, gizartearentzat lan egiteko prest egotea Administrazioak lurraldeko boluntariotza-erakundeen bitartez modu ezohikoan eskatzen dienean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen aldaketa, , Eusko Legebiltzarra, 2011

Boluntariotza-sistema (evergetismoa) ohiko bihurtu zen, eta beharrezkoa bizitza politikorako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Antzinateko greziar munduaren historia politikoa, Marie-Françoise Baslez, EHU/UPV, 2017

Alabaina, aipamen berezia merezi du ADAP Presoen Laguntzarako Elkartearekin egindako boluntariotzak; bada, 2015eko otsailetik iraila bitarte, astero-astero, Araba presondegian itxitako emakumeekin biltzeko beta izan bainuen, elkarteko langileen eskutik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartzela genero-erakunde bezala, Maria Ruiz Torrado, UEU, 2017

Hainbat jarduera jasotzen dira, hala nola hizkuntzak, informatika, antzerkia, zinema, kirolak, naturako jarduerak, gizarte-boluntariotza eta abar, eta hainbat zerbitzu, hala nola lanbide-orientazioa, lan-poltsa, enpresa-praktikak, autoenplegua sustatzea eta enpresak sortzea. ETC-entziklopedia   Almeríako Unibertsitatea, Wikipedia

Bi urtez boluntariotzan jardun ondoren, Iurretara itzuli eta soziologia ikasketak egin zituen. ETC-entziklopedia   Begoña Sopelana, Wikipedia

Boluntariotzan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatu eta loturak sortu. ETC-entziklopedia   Euskal Herria Zuzenean, Wikipedia

Bi urte beranduago The Isabel Allende Foundation sortu zuen bere alabaren omenez, boluntariotzan jardun baitzuen Venezuela eta Espainian hezitzaile eta psikologo gisa. ETC-entziklopedia   Isabel Allende, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus