Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bolba (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi) iz zenbait motatako perretxikoak biltzen dituen mintza.

Bolba, mikologian, zenbait perretxikoren oinarrian ageri den eta errezel orokorraren hondarra den katilu-formako egitura da. [...] Bolba daukaten perretxiko bat aurkitzean, ia seguru esan daiteke Amanitaceae taldeko ale bat dela. ETC-entziklopedia   Bolba, Wikipedia

Pileoaren oinarria zabala da, bulbo zirkular batean bolba erdaindu, mintzakara eta zuri batekin. ETC-entziklopedia   Amanita, Wikipedia

Eraztun zuri eta fina du, eta poltsa itxurako bolba bat. ETC-entziklopedia   Amanita ocreata, Wikipedia

Azken perretxiko hilgarri honek oinean bolba du eta bere orriak zuriak dira, ez arrosak, eta ez beltzaxkak. ETC-entziklopedia   Barrengorri, Wikipedia

Gehienetan ordea, hondarrak uzten ditu, bai oinean, bolba eran, bai pileo txapelaren gainean adabaki-formak eratuz. ETC-entziklopedia   Errezel orokor, Wikipedia

Kanpotik begiratuta, bolba lodi bat dauka, peridio izenekoa, kolore berdexkako barruko gleba likatsua estaltzen duena. ETC-entziklopedia   Etsai zakil, Wikipedia

Plaka hauek bolbaren hondarrak dira eta kolore zuri-grisaxka edo gris-marroia dute. ETC-entziklopedia   Galdakao lanperna, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus