Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han, hainbat egintzatan parte hartu nuen hainbat aretotan integrazioa bultzatzeko: bolalekuetan eta patinaje-pistetan (ordura arte "zurientzako" eta "beltzentzako" gauak zituzten), zinema-aretoetan (ordura arte, beltzak galerian eta zuriak besaulkipatioan jartzen ziren), jatetxeetan, eta, bereziki, Yellow Spring-eko gizonezkoen ile-apaindegi batean. ETC-literatura, saiakera Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Teadonggang garagardo bat hartu dute tabernan, eta gero jolasgune batzuetara joan dira begiratu bat ematera -bolaleku, billar eta ping-pong gela zabalak, neon ahulxkoek argiztatuak-. ETC-literatura, saiakera Isil-mandataria, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2016
Udaletxeak, Santa Marina eliza ikusgarriak, frontoiak, bolalekuak eta Vulcano iturri ospetsuak betetzen dute erdiguneko ingurua. ETC-prentsa Berria, 2007-10-06
Semeak aurpegiak memorizatzen jarraitu du, ikastolan, bolalekuan, udalekuetan... ez baititu ikusten edonon omen daudenak. ETC-prentsa Berria, 2007-06-29
Izaera ludikoa zuten eraikinak (bolaleku eta pilotalekuak, adibidez), izaera erlijioso edo sinbolikoa zutenak (gurutzeak, mugarriak, gurutze bideak), nekazaritza eta industria aurreko prozesuetako elementuak (karobiak, burdinolak, ferratokiak, dolareak), errotak eta zubiak. ETC-prentsa Berria, 2009-05-28
Bolalekua ere oso garrantzitsua izaten zen, eta Goikolexaldeko hainbat jokalarik Bizkaiko ligak irabazi izan dituzte. ETC-prentsa Berria, 2009-06-13
Txarangak kaleak alaitu bitartean, bolalekuan ohiko bolo partida egingo dute herritarrek. ETC-prentsa Berria, 2009-09-13
Gorbeialdeko tontor bakarti eta ezezagunetako bat izango da gaurko txangoaren jomuga, eta Zeanuritik abiatuta baseliza, karobi eta bolalekuen lekuko izango gara. ETC-prentsa Berria, 2009-10-30
Gasteizko Alde Zaharrean utzita zegoen orube bat goitik behera txukundu eta bolalekua prestatu dute auzotarrek; Auzolana pilotalekuan eta Etxauri parkean ere lanak egin dituzte lehenago. ETC-prentsa Berria, 2010-07-06
Argazkian ageri dena bolaleku horietako bat da. ETC-prentsa Goienkaria, 2008-02-08
Lekuak: Lekeitioko Isuntza hondartza, Eako Eskolondo aretoa eta Natxituako bolalekua. ETC-prentsa Berria, 2014-07-15
Bestalde, bolo txapelketak ere egingo dira Lamuza parkeko bolalekuan. ETC-prentsa Berria, 2017-08-26
Horietako bat litzateke, esaterako, Dimako bolalekuan hilda agertzen den behiarena. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2014-06-20
La Cervecera del Norteko zuzendaritza taldearengana jo zuten lehenik, eta, han, garagardotegiko bolalekuan, entseatzeko baimena eskuratu zuten. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2018-04-20
Elizondo: Erdigunea da. Eliza, pilotalekua, bolalekua, eskola zaharra eta elkartea bertan daude. ETC-entziklopedia Araotz, Wikipedia