Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bokalizazio (corpusean ez dago; ETCn 291 agerraldi) iz bokalak, kontsonanteak eta silabak argi eta garbi ahoskatzea; ahoarekin egiten den hotsa edo ariketa.

1972an, bi autorek lotura bat aurkitu zuten esne-produkzioaren eta apaingarri askoko bokalizazioaren artean, hainbat kulturaren ohitura musikalen faktoreen analisia egin zutenean; faktoreen analisia hemeretzi ardatzetakoa zen eta lotura hamahirugarren ardatz xumean aurkitu zuten. ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Aurrerago aztertuko dudanez, oso litekeena da ahaide primateek ere geure oinarrizko emozioak (haserrea, alaitasuna, nahigabea eta tristura) izatea eta haien bokalizazio-motekin hertsiki lotuta egotea. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Grina suntsigarri izugarri batek harturik, bokalizazio akrobatikotan, bariazio ezin oldartsuagotan, deabruzko arpegiotan, amiltzen zen erregina. ETC-literatura, saiakera   Nola banandu nintzen neure alaba eta neure ia-semearengandik, Lydia Flem (Joxan Elosegi), Alberdania, 2009

Halaxe gertatu zen batez ere konturatu nintzenean ezen, gorilen ohiko jarduerak imitatzen banituen -hazka egitea, jatea edo pozezko bokalizazioak egitea besteren artean-, animaliak azkarrago lasaitzen zirela besterik gabe binokularrekin begira eta oharrak hartzen geratzen banintzen baino. ETC-literatura, saiakera   Gorilak, Dian Fossey (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Komunetik bueltan, gin-tonica kolpez bukatu eta bokalizazio bat egin dut, ozen, txantxa giroa berreskuratze aldera. ETC-literatura, saiakera   Fikzioaren izterrak, Ur Apalategi, Susa, 2010

Ruperren ahotsak bokalizazio garbi batez esaten ditu poemak. ETC-prentsa   Berria, 2005-05-10

Ezin zara parrandan atera, kontzertu egunetan oso isilik igaro behar duzu eguna zure ahots-kordak ez nekatzeko, egunero jarri behar duzu makinaria martxan bokalizazio eta memorizazio ariketak eginez... ETC-prentsa   Argia, 2012-01-22

Kantuari bokalizazio mehe batzuk jarri dizkio Beñadin Lohiaguek. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-10

Texaseko Unibertsitateko (AEB) ikerlari talde batek gaur egungo hegaztien bokalizazioa aztertu du, haien arbaso dinosauroek egiten zituzten soinuak ondorioztatu nahian. ETC-prentsa   Argia, 2016-10-02

Bokalizaziorik ezak eta amaren hizkuntza ez entzuteak umearen hurrengo urteetan nolako ondorioak izan ditzaketen oraindik ez dakigun arren, goiko baieztapen horrek itxaropena piztu du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001

Ahoskera edo bokalizazioa, intonazioa, isiluneak, erritmoa, arnasketa eta jarrera aztertuko ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nola esan albisteak ikus-entzuleari, Jose Larrañaga, UEU, 2005

Bokalizazioa, batez ere ezpainkariak eta o eta u bokalak, zainduagoa dute eta exigentzia maila askoz ere handiagoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko itzulpena, Josu Barambones, Beatriz Zabalondo, UEU, 2006

Saldo arrotz bat arriskutsua den erabakitzeko, lehiakideak zenbat diren zehaztu beharko dute lehoiek, haien bokalizazioen bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gogo basatiak, Marc D. Hauser (Irene Aldasoro), EHU, 2008

Amaeran pentsatzeko modu egokiago bat da hura beste animalia batzuek beren kumeei zuzentzen dizkieten bokalizazioekin alderatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Gizaki talde batek barre izeneko bokalizazioa eginen du, beren arteko lotura sozialak adieraziz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntzaren barrurako atea, Dabid Anaut Peña, UEU, 2012

Adibidez, nahiz eta haur gorren lehen soinuek beste ume batzuenen antza handia izan, haien ondorengo bokalizazioak desberdinak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan, Izarne Lizaso Elgarresta, UEU, 2014

Hizkera "landuan" mintzatuko da, ahoskera zainduz, bokalizazioaz arduratuz, terminologia egokiaz baliatuz... ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014

Lotan zegoen haurra bat-batean esertzen da ohean, garrasika eta negarrez; begiak irekiak ditu, begirada finko eta galduarekin; barneherstura handiko bokalizazioak egiten ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Keinuen eta bokalizazioaren arteko harremanak bizitzaren lehen urtean: ebidentziak euskara hizkuntzatik ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2017

55 gene inguruk daukate patroi antzekoa gizaki eta bokalizazio berriak ikasteko eta txioei esanahi desberdina emateko gai diren txorietan. ETC-entziklopedia   Hizkuntza, Wikipedia

Izurdeek bokalizazio asko sor ditzakete, askotan klik eta txistu soinuen antzekoak. ETC-entziklopedia   Izurde, Wikipedia

Ehiztari bakartiak dira, baina konpainia-animali sozialak dira eta katuen komunikazioan bokalizazio ezberdinak zein feromonak sartzen dira. ETC-entziklopedia   Katu, Wikipedia

Hegaztien bokalizazio hegaztien musika ez da bere horretan musika, eman nahi zaion kalifikazioagatik bakarrik. ETC-entziklopedia   Musika, Wikipedia

Tanakhen bokalizazioaren sistema tiberiarrak bere ahozko tradizioa adierazten du. ETC-entziklopedia   Tiberiar hebreera, Wikipedia

B zitokromo sekuentzien eta bokalizazio sekuentzien datuek Tenerifeko eta Kanaria Handiko txantxangorriak oso desberdinak direla erakusten dute. ETC-entziklopedia   Txantxangorri, Wikipedia

Anplexuan ere bokalizazioak izaten dira. ETC-entziklopedia   Txantxiku arrunt, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus