Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bo, entrenatzeko zita jarri dut ene hamaika mutilekin eta ez dut zuentzako denbora gehiagorik; agian finalerditaraino iristeko aukera daukagu, badaezpada, arretaz jarraitu eurokopa; sorpresak egon daitezke. Berria - Kirola 2004-06-19
Janpiarrek: "ba omen! bo! ez duk ez makur bat izigarria, xuxen ere duk beharbada, zertako ez?". Herria 2005-02-27
Eta ohorezko matrikula ateratzen bazuen, orduan aitak esaten zuen: "Bo, oso azterketa erraza zen". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.
-Bo, nahikoa dinagu -esan zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 76. orr.
-Bo, eguerdian egingo dut siestatxo bat! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.
-Bo, bo, bo, -Joxepak eskua altxatuz ezetz egiteko. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 57. orr.
-Bo! -erantzun zion Alcide Jolivetek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.
Bo bo, aze independentzia hona, beren gogobihotzetan pelegrino mixerable haien gizaerarik zikinenak, faltsuenak, eta xitalenak baizik pilatu ez dituztenona!. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.
Bo, berrogeita hamar mila libera sakelan atxikiko nuzke, eta menturaz bihar komisione batzu egitera joaten banaiz haiekin pagatu-edo... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 186. orr.
Bo, gaiztakeriarik ez: kontrabandista eta guarda, indiano eta cow-boy jokotan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.
Galdera moduko zerbait egin nionean, begiz, zera esan zuen: bo, bo, bo, hasieran tatuaje normalak erabiltzen nituen; tigre baten burua zakil puntan, eta horrelakoak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 53. orr.
-Bo, berdin dio, goseak nago eta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.
-Bo, zera, ba -ez zekien zer esan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 14. orr.
Pitoarekin pentsatzeak -eta, bo, hemendik atzera pitoaren tokian bi sexuentzat balio duen "hanka-artea" ere jar liteke- esan (eta egin) nahi duena da zinezko gauzak estimatzea, hezur-haragi-larruzkoak, gauza bistako eta ukigarriak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
Bo, ez arduratu horrekin, esan didate lehen aldian ez dagoela inongo arriskurik, ezta lehenengo aldietan ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.
"Bo! Ni etxera noak eta neuk eramango diat Etxabera astoa!" esan eta, egiten zuen hotzarekin nola eramango zuen, eta: Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.
- Bo, bo, oraindik amarru zaharrekin? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 63. orr.