Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina Rodtxenkoren eskultura haren barruan ere, nazientzat milaka blenda tona ontziratu zuen kargaderoan, bagarik gaiztoenez betetzen zituen birikak Aleksandrak. ETC-literatura, saiakera Egarri egunak portualdean, Koldo Izagirre, Susa, 2011
Zilarra, burdina, beruna, zinka, fluorita eta blenda eskuratu zituzten Aiako Harriaren bihotzean. ETC-prentsa Berria, 2010-06-26
Ondoren, burdinak hartu zuen protagonismoa, eta XX. mendean blenda eta fluorita nagusitu ziren. ETC-prentsa Berria, 2011-07-27
Blenda eta kasiterita mineralak ateratzeko meatzeak 1920 arte erabili ziren, baita trena ere. ETC-prentsa Argia, 2002-12-08
Han irakurtzen denez, kasiterita eta blenda ateratzen ziren meatzetik eta 1920ra arte egon zen zabalik. ETC-prentsa Argia, 2004-12-19
Kristo ondorengo I. mendetik 1984. urtera arte etengabe ustiatu dute zonaldea: Erromatar Inperioaren garaian zilarra ateratzen zuten, Erdi Aroan burdina, XVIII. eta XIX. mendeetan beruna eta XX. mendean blenda eta fluorita. ETC-prentsa Argia, 2009-07-12
Izan ere, kareharriaren berezko hausturek arrailduren mineralizazioa ahalbidetu dute denboraren poderioz, blenda, galena eta fluorita meak sorraraziz. ETC-prentsa Berria, 2012-07-20
Oraingoz, Legorretako pirita eta Mutiloako blenda harriak erabili dituzte. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2013-01-11
Hurrengo urteetan Matienzo, Ubal-gaina eta Lanestosa arteko meatzeak ustiatu ziren batez ere; ateratako mineral garrantzitsuenak, blenda, beruna, kalamina eta fluor espatoa ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz , UEU, 2000
Esfalerita (edo zink blenda) motako egitura honela deskribatzen da: bakarrik hutsune tetraedrikoen erdiak katioiz beteta dituen anioien paketatze kubiko trinko bat da. ETC-zientzia, zuzenbidea Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009
Sodio kloruroaren, zesio kloruroaren, zink-blendaren, diamante kubikoaren, fluoritaren eta perovskitaren kristal-egituren gelaxka unitateak marraztu/deskribatu. ETC-zientzia, zuzenbidea Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011
Esfalerita edo blenda zink sulfuroaren forma mea mineral naturala da. Zink eskuratzeko mea garrantzitsuena da. Euskal Herrian ustiatzen zuten, adibidez, Oiartzunen. ETC-entziklopedia Esfalerita, Wikipedia
Arditurri, Gipuzkoako Aiako harria Aiako Harrian, galena, burdina burdin eta esfalerita blenda hobia da, eta 1986 arte zabalik egon zen. ETC-entziklopedia Euskal Herriko ekonomia erromatar garaian, Wikipedia
Sarritan blenda, kaltzita eta fluorita mineralekin batera agertzen da. ETC-entziklopedia Galena, Wikipedia