Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

blastula (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi) iz enbrioiaren garapenaren bigarren aldia edo egoera; egoera horretan dagoen enbrioia.

Lakainketa: zigotoa blastomeroetan zatikatzen da, lehenago morula eta geroago blastula itxuratzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Enbriologian, zigotoa erdibitzetik 12 bat zelulaz osatutako masa trinkoa, barrunberik gabea, blastularen aitzindaria. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

Bai deuterostomioetan bai eta protostomoetan, zigotoa lehenengo zelula multzo batean bilakatzen da blastula izenekoa. ETC-entziklopedia   Deuterostomio, Wikipedia

Blastula izeneko egitura sortuz, erdiguneko hutsune hori blastozole izeneko likidoz beterik dago. Blastularen sorketarekin bukatzen da segmentazio fasea. ETC-entziklopedia   Enbriogenesi, Wikipedia

Ezberdintze zelular prozesu honetan hiru etapa ezberdin daitezke: blastulazioa, gastrulazioa eta organogenesia. ETC-entziklopedia   Enbrioi, Wikipedia

Anfibio eta ugaztunetan, gorringo gutxiago baitute, zatiketak bola huts bat eratzen du, blastula izenekoa. ETC-entziklopedia   Enbriologia, Wikipedia

Zigotoa hasieran esfera batean bilakatzen dira, gero blastula batean, honek berrantolakuntza eta bereizketa ematen duelarik. Belakietan blastulak igeri egiten du leku berri bateraino eta bertan belaki berri bat sortzen du. Talde gehienetan, ordea, blastulak berrantolakuntza ezberdin bat garatzen du. ETC-entziklopedia   Sexu ugalketa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus