Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumea bizkarrez neukan, trenaren zain. Berria - Kultura 2004-07-24
Lehen orriko argazkian, burua zaku batez tapatuta zeukan preso irakiar bat ageri zen, kamioi militar baten atzealdean jarria eta, argazki hartzaileari bizkarrez, bere aitzinean zuen soldadu britainiar batek txiza egiten zion gorputzean Berria - Mundua 2004-05-02
Tratua egin ondoren, ilara buruko taxian sartu zen; ohi zuen bezala, bizkarrez, txoferrak eskaini zion laguntzarik onartu gabe. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.
Bizkarrez tirokatu gura izango ninduten noski, baina azken orduan itzuli eta neure gora botako nuen, ahoa ez ei zuten inoiz tapatzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.
Orain buila eta zalaparta handia aditzen zen barrenean, jendea irri-ajataka zegoen, hizketan eta kantari, baina nik igerian segitu nuen, bakarrik, ur azalean bizkarrez izarrei begira. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 40. orr.
Algy, bizkarrez jarri, mesedez. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 59. orr.
Bizkarrez zegoen, bainujantzia gerrian bildua. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.
Baina dena bukatu zenean, ezer entzuten ez zenean eta oihanean heriotzaren eta Heriotzaz Haraindiko isiltasunaren usaina besterik ez zegoenean, soldadu zaurituetako batek zirkin egin zuen, bere arma hartu zuen eta gutako bati bizkarrez tiro egin zion. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.
Gero, biratu, eta komoda batean bermatu zen, argiari bizkarrez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.
Hirurak lerroan, etxe baten murru paretari bizkarrez emanak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.
Hiru bat metro koadroko jacuzzian, bizkarrez, emakumea gizonaren gainean hankalatraba bistatu zuen Brunok. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.
Zortzigarren karta bizkarrez gelditzen da, eta bere horretan utzi dut. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 376. orr.
Gazte azkar batek bizkarrez eramaiten zuen lauetan hogei kiloko zaku ogia etxe gaineko bihitegira eta han husten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.
Ez, bizkarrez jarri eta eskuarekin kox-kox eginda. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.
Orduko, Gorka hiru-lau urrats haratago dago, bizkarrez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 71. orr.
Nire eder hura, mahaian zeukan lekuagatik, ateari bizkarrez zegoen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.
Bizkarrez atzera erori nintzen, hain zen ederra. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 100. orr.
Lisa bizkarrez, aurretik, saiheska islatzen zen paretetan; eta Florentek sabaian ere aurkitzen zuen, buruz behera, ilea lokietako larruazalari itsatsita eta motots trinkoan bildua zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.
Jiratu eta bizkarrez besteengana jarri zenean, Harryk txerri-buztan kiribildua ikusi zion, praketako zulotik kanpora irteten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.
Gizonak, aurpegia neska urrezkoa gelditu zen tokira itzuliz, bere begiradaren bidezko ehiza koldarrarekin jarraitu zuen; neskak bizkarrez egiten zuen igeri, itsaso bareak doi mugitzen zuen pedaletik beste alderantz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 56. orr.
Bizkarrez etzanda, sukalde birakariaren lurzoruan barreka eta barreka ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 348. orr.